Albisteak

Albisteak

19 urteren ondoren

OLBEk berriz ere taularatuko du 'Un ballo in maschera'

2010/02/09

Verdiren drama ezagunenetako bat da, eta generoak eman dituen maitasun aria ederrenetakoak ditu. Bilboko Euskaldunan izango dira emanaldiak, otsailaren 13an, 16an, 19an eta 21ean.

Larunbatetik aurrera, Operaren Bilboko Lagunen Elkarteak (OLBEk) Un ballo in maschera opera taularatuko du Euskalduna Jauregian. Hilaren 13an, 16an, 19an eta 21ean izango dira emanaldiak. Giuseppe Verdiren lanik ezagunenetako bat da, eta Bilbon orain hemeretzi urte izan zen ikusgai azken aldiz, Coliseo Albia antzokian.

Maitasun istorio bat dago lan honen oinarrian: Boston hiriko gobernadorearen eta Renato bere lagun onenaren emazte Ameliaren artekoa. Salvatore Licitra tenore italiarrak taularatuko du Renato, eta Bizkaiko hiriburuan lehen aldiz emanaldia eskainiko duen Micaela Carosi sopranoaren ahotsean ezagutuko dugu Amelia.

OLBEren 2009-10 denboraldiko bosgarren lana da eta Tutto Verdi programaren bigarrena. Jon Paul Laka OLBEren zuzendari artistikoak lan honen xehetasun guztiak eman ditu jakitera. Lakak gogoratu duenez, jatorrian Suediako Gustavo III. erregearen erahilketa zen opera honen oinarria, baina Italiako orduko (1859) zentsura dela-eta, argumentuaren giroa aldatu behar izan zuten eta Boston hirira eraman.

Bilbon ikusgai izango dena Teatro San Carlo di Napoli antzokiaren ekoizpena da, eta, Lakak&' || 'nbsp; jakitera eman duenez, ''''1859ko Boston hiria oso ongi irudikatzen duten dekoratu bikainak ditu lan honek''''. OLBEren zuzendari artistikoak gogoratu duenez, ''''generoak eman dituen maitasun aria ederrenetakoak aurkituko ditugu Un ballo in maschera operan''''.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa