Albisteak

Informa nazazu RSS

Albisteak

1/8 (itzulerakoak)

Txapeldunen Liga: Real Madril, kanporaketari buelta emateko beharra

Erredakzioa

2010/03/10

Madrildarrek Lyongo Olympique hartuko dute (20:45ean, ETB-1en eta eitb.com-en) joaneko partidako 1-0eko emaitza iraultzeko asmoarekin. Gaurko beste partidan, Manchester eta Milan aurrez aurre.

Real&' || 'nbsp;Madrilek Lyongo&' || 'nbsp;Olympique hartuko du gaur&' || 'nbsp;Santiago&' || 'nbsp;Bernabeun Txapeldunen&' || 'nbsp;Ligako final-zortzirenetako itzulerako partidan (20:45ean,&' || 'nbsp;ETB-1en eta eitb.com-en).

Final-zortzirenetako madarikazioari eta talde frantziarraren aurkako neurketan jasotako emaitza txarrei aurre egin beharko die Real&' || 'nbsp;Madrilek kanporaketa gainditu nahi badu. Sasoi onean helduko dira madrildarrak, agian denboraldiko onenean, azken emaitzek erakusten duten bezala.&' || 'nbsp;

Xabi&' || 'nbsp;Alonso,&' || 'nbsp;Marcelo, Pepe, Drenthe eta&' || 'nbsp;Benzema madrildarrek ezin izango dute jokatu frantziarren aurka, eta Pellegrinik Granero,&' || 'nbsp;''Lass''&' || 'nbsp;Diarra eta Guti jarriko ditu hasierako hamaikakoan.

Lyonek, bestalde, ezustekoa emateko asmoarekin ekingo dio&' || 'nbsp;Bernabeuko partidari, gol bateko errenta badute ere, faborito ez direla jakin badakite eta frantziarrek. Batez ere, Real&' || 'nbsp;Madrilek etxean duen sendotasunari diote beldur.

Ustezko hamaikakoak:

Real Madril: Iker Casillas; Sergio Ramos, Garay, Albiol, Arbeloa; ''Lass'', Granero, Guti; Kaká; Cristiano Ronaldo eta Higuaín.

Lyon: Lloris; Réveillère, Cris, Boumsong, Cissokho; Toulalan, Makoun, Pjanic; Govou, Lisandro eta Delgado.

Epailea: Nicola Rizzoli (ITA).

Zelaia: Santiago Bernabeu.
Orduna: 20:45ean.

Manchester-Milan

Manchester Unitedek sailkapena oso gertu dauka&' || 'nbsp;Milan 2-3 irabazi baitzuen joanekoan&' || 'nbsp;Milanen jokatutako partidan.&' || 'nbsp;David&' || 'nbsp;Beckham "Old&' || 'nbsp;Trafford"era itzuliko da eta Wayne Rooneyren parte-hartzea zalantza izango da azken unera arte.

Ustezko hamaikakoak:

Manchester United: Van der Sar; Rafael, Evans, Ferdinand, Evra; Fletcher, Scholes, Nani, Park, Valencia; Rooney.

Milan: Abbiati; Bonera, Nesta, Thiago Silva, Antonini; Flamini, Beckham, Pirlo; Huntelaar, Borriello, Ronaldinho.

Epailea: Massimo Busacca (Suiza)

Zelaia: Old Trafford (Manchester).
Ordua: 20:45ean.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa