Albisteak

Albisteak

Urtarrilak 27

EITB Nahieran webguneak irabazi du Interneteko Argia saria

EITB

2012/01/28

Ostiral honetan banatu ditu Argia astekariak Usurbilgo Atxega Jauregia jatetxean bazkal ostean burututako ekitaldian

EITB Nahieran-ek Interneteko Argia saria jaso du ostiral honetan, urtarrilaren 27an, Usurbilgo Atxega Jauregian bazkal ostean burututako banaketa ekitaldian.

EITB Nahierarekin batera, Karlos Zurutuzak irabazi du Prentsa Idatzizko Argia saria; Euskal Irratietan Luzien Etxezaharretak eta Jakes Casaubonek gidatutako 'Gure Bazterrak' irratsaioak irabazi du aurtengo Irratiko Argia saria; Klikmetroak.com kanpainari eman diote Publizitateko Argia saria; Kanaldude Herri Telebistak jaso du aurtengo Telebistako Argia saria, eta azkenik, orain gutxi zendu den Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi, omentzea erabakita zeukaten Argia sarietan, ibilbide oso bat saritzen duen Merezimenduzko Argia sariarekin.

EITB Nahieran-i emandako saria Iñako Gurrutxaga eitb.com-eko entretenimenduaren arduradunak jaso du.

EITB Nahieran saritzerakoan epai-mahaiak honako hau hartu du kontutan: "gaur egungo teknologiak eta ohiko telebista uztartzeko egindako ahaleginagatik, ikus-entzuleari aukeratzeko bide gehiago eskaintzeagatik eta benetako zerbitzu publikoa emateagatik, EITB eta telebista publikoen kontzeptua bera ezbaian dauden testuinguru honetan".

Iñako Gurrutxagak atsegin handiz hartu duen saria EITBren izenean eskertu eta lan-taldea oroitu ondoren, erabiltzaileen aldetik jasotako harrera ona azpimarratu du, "geroz eta gehiago dira eitb nahieran-en ditugun erabiltzaile kopurua".

Bestalde, Gurrutxagaren esanetan, 2011ko ekainaren 14an EITB Nahieran aurkeztu zutenetik bi dira atariak dituen erronka nagusiak: "Euskara eta euskal kulturarekin lotuta dauden erronkak ditu atariak. Lehenengoa, zenbait eduki deskargatu eta berrerabili ahal izateko formulazio juridikoa garatzearen beharra" azaldu du.

"Bigarren erronka Euskal Eremu Publiko Digitalaren sortzea da", adierazi du Gurrutxagak. Euskarazko edukiak sortzen edo kudeatzen dituzten erakunde publikoen parte hartze aktiboa eskatuko luke".

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa