Albisteak

Albisteak

EITB Taldea

EITBk goranzko joeraz itxi du 2011 eta urtarrilean ere gora egin du

Erredakzioa

2012/01/31

'Voy A mil', 'La Transición en Euskadi', 'En Boca de Todos'. 'Ai Ama!', 'Bisitaria' eta 'Cien XCien', EITBko Administrazio Kontseiluan aurkeztutako saio berrien artean.

  • Julian Iantzi, 'El Conquistador del Fin del Mundo' reality-aren aurkezlea.

    Julian Iantzi, 'El Conquistador del Fin del Mundo' reality-aren aurkezlea. (Argazkia: EITB)

Asteartean, EITBko Administrazio Kontseiluan 2011ko audientzia datuak aurkeztu ditu zuzendaritza nagusiak. Gorazko joera erakutsi du ikus-entzule kopuruak urte amaieran. Halaber, urtarrilean ere emaitza on horiek hobetu egin ditu.

Urteko bataz besteko datua %11,3 izan bada ere azaroan eta abenduan ETBk %11,7 eskuratu du. Urtarrila berriz %12ko datua gaindituz itxiko du. Aipagarria, urtarrilean ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saioaren estreinaldia. Inoizko hasierarik onena izateaz gainera, igandero audientzia lider izan da urtarrilean, bataz beste %23,9ko audientzia zatiarekin.

eitb.com-i dagokionez, bere historiako audientziarik onena lortu du 2011. urtean hilero 1.008.923 erabiltzaile bakarreko batez bestekoa eskuratuz. Hala adierazten dute OJD Interactivak ikuskatutako Nielsen Online neurketa-enpresaren datu ofizialek; egunotan argitaratu diren datu hauek erreferentzia bat dira Interneteko merkatuarentzat.Datuen arabera, % 38,8ko audientzia-igoera bat eman da orain arteko urterik onenarekin, 2010a hain zuzen, alderatuz.


Saio berriak

Urte berriarekin datorren saio eta nobedadeak ere aurkeztu dituzte urtarrileko administrazio kontseiluan. Lehenengo estreinaldia 'Voy a mil' Patricia Gaztañagak aurkeztutako lehiaketa izango da. Astelehenetik ostiralera izango da ikusgai 14:00etan ETB-2n, otsailaren 6tik aurrera. Beste lehiaketa bat lantzen ari dira ETB-2rako: Carlos Soberak gidatuko du eta astero emango da, 'Cien x Cien' izenburupean.

Otsailaren 16an 'La Transición en Euskadi' 13 ataleko dokumental saila hasiko da. Iñaki Gabilondo kazetariaren partaidetza dute produkzio honetan. Otsailean, berriz, 'En Boca de Todos' eztabaida saioa hasiko da. Reyes Pradosek aurkeztuko du egun-eguneko politika eta gizarte gaiak ardatz izango dituen saioa.

ETB-1en, bestalde, urtarrilaren 13tik aurrera 'AI Ama!' show-a izango da ikusgai egunero 21:00etan eta Iban Garatek aurkeztuta. Beste saio berri batzuk ere izango dira ETB-1en: 'Xabier Euzkitzeren 'Bisitaria' elkarrizketa tartea , 'Harian' asteroko erreportaje saioa eta 'Bi eta Bat' telesailaren atal berriak, esate baterako.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa