Albisteak

Informa nazazu RSS

Albisteak

Administrazio Kontseilua

EITBko hedabide guztiek audientzian gora egin dute

A.E.

2012/07/17

Albistegiak nabarmen igo dira 2012an. EITBko irratiek, bestalde, 488.000 entzule dituzte egunero.

  • Xabier Usabiaga eta Amaia Cayero, EITBko aurkezleak.

    Xabier Usabiaga eta Amaia Cayero, EITBko aurkezleak. Argazkia: EITB

Iruzkinak

Patxi Arratibel EITBren Estrategia zuzendariak, iraila 2011/ekaina 2012 denboraldiko audientzia emaitzak aurkeztu ditu uztaileko EITBren Administrazio Kontseiluan. 2010/2011ko denboraldiarekin alderatuz, ETBk puntu bat baino gehiago egin du gora.

Aurten,2012an, gainera, igoera hori nabarmenagoa da. Hartara ETBk bataz beste %13,1ko audientzia du, 2009tik hona lortzen duen bataz bestekorik altuena. Hain zuzen ere, 2009. urtea %12,1eko audientziarekin itxi zuen, eta 2011 %11,3arekin. Orain lortutako emaitzak, itzalketa analogikoaren aurretik lortutako emaitzen antzekoak dira .

Katez kate, ETB-1ek %2,1eko audientzia du, 2011ko itxieran baino hamarren bat gehiago; ETB-2k %9,7, 2011an baino puntu t’erdi gehiago; ETB-3k %0,9, eta ETBK Sat-ek %0,4. Horrez gain, autonomikoen artean bigarren postuari indartsu eusten dio ETBk.

Uztailean, orain artekoan, %13,9ko bataz bestekoa lortu du ETBk. ETB-2ren %10,1eko emaitza da azpimarragarria. Aurtengo hilabeteko daturik altuena da eta iazko uztailarekin alderatuta %2,6 gehiago lortu du. ETB-1ek, uztailean, %2,6 lortu du, urteko bere bigarren markarik altuena.

Bestalde, ETB-2ko albistegien igoera nabarmena izan da 2012an. Katearen bataz bestekoan pisu garrantzitsua dute albistegien audientzia emaitzak. ‘Teleberri’ albistegiek urtean, bataz beste %15,2ko audientzia zatia eskuratu dute. Iazko datuekin alderatuta, bi puntu baino gehiago igo dira.

Uztailean, gainera, ‘Teleberri’ albistegiak lider dira Euskadin %17,4ko audientziarekin. ‘Gaur Egun’ albistegiei dagokionez, %2,2ko audientzia dute, bataz beste, 2012an oro har, eta %2,8koa uztailean.

ETBko arratsaldeko programazioaren sendotzea ere nabarmena da. Denboraldi amaiera bikaina lortu dute ‘Ni Más Ni Menos’ (%12,8 ekainean) eta ‘Euskadi Directok (%10,4 ekainean) saioek. Ordutegi nagusian, berriz, ETB-2k, denboraldi osoan %10,2ko audientzia lortu du eta 2012an %11,13. Emaitza horiek ‘El Conquistador del Fin del mundo’, ‘La Noche De’, ‘Vaya Semanita’, ‘Al Rescate’ ‘60 Minutos’ eta ‘De Boca en Boca’ saioei esker lortu dira.

ETB-1ek, halaber, ordutegi nagusian katearen bataz bestekoa gainditzen duten emaitzan lortu ditu. Kirol emanaldiak eta bestelako hainbat saio ere dira hemen aipagarri: ‘Goenkale’, ‘Mihiluze’, ‘Bisitaria’ ‘Kantuan’ eta ‘Finlandia’.

488.000 entzule dituzte egunero EITBko irratiek

EGMren bigarren neurketaren arabera sendo eusten diote EITBko irratiek lidergoari: Radio Euskadik, Euskadi Irratiak, Gazteak, EITB Musikak eta Radio Vitoriak 488.000 entzule dituzte egunero. Radio Euskadirekin, alde batetik, 200.000 entzulek egiten dute bat. Aurreko neurketarekin alderatuta 30.000 entzule irabazi ditu.

Euskadi Irratiak ere, beste alde batetik, goranzko joera erakutsi du: 93.000 entzule ditu, eta 20.000 entzule gehiago eskuratu ditu. Bestalde, Gaztea gorantz eginez doa neurketaz neurketa, gelditu gabe: 145.000 entzule ditu egunero, eta 20.000 entzule berrik egiten dute bat EITBko irratirik gazteenarekin azken epe honetan

Radio Vitoriak, azkenik, iazko jardunaldiaren amaieran zuen entzule-kopurua izaten jarraitzen du. EITB Musikak, bestalde, bere entzuleei eusten die: 18.000k hautatzen dute haren sintonia EGMren arabera.

Aplikazio berria sakeleko telefonoentzat

eitb.com-i dagokionez, %20tik gora igo da 2012ko lehen sei hilekoan audientzia, iazko emaitzekin alderatuta. 1.213.981 erabiltzaile bakar ditu hilabetean, bataz beste, iaz, berriz, 1.008.923 zituen

Sakeleko telefonoentzat laster abian jarriko den aplikazioaren berri ere eman dute bileran. Aplikazioaren bidez, EITBko hedabide guztiak izango dira eskuragarri. Zuzeneko telebista eta eitb nahieran ere eskuragarri izango dira. Apple eta Android-eko teknologia darabilten smartphone eta aparailuetan egongo da erabilgarri laster aplikazioa.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#