Albisteak

Informa nazazu RSS

Albisteak

4tik 8ra

Hasi da FesTVal jaialdia Gasteizen

2012/09/05

EITBk egingo ditu FesTVal jaialdiko anfitrioi lanak eta bestalde, udazkenean hasiko den "El Conquistador del Aconcagua" saioa aurkeztuko du.

  • Presentación del FesTVal.

    Presentación del FesTVal. Foto: EITB

Iruzkinak

Hasi da eta datorren irailaren 8ra bitartean FesTVal telebistaren jaialdia ospatuko da Gasteizen. Urtero legez, telebista kateek saio berriak eta denboraldi berrirako dituzten berritasunak aurkezteko baliatuko dute jaialdia; ETB, TVE, Antena 3, laSexta, Cuatro, Telecinco eta Canal + kateek kasu.

Aurten, 8 saio estreinatuko dira FesTVal-en baitan, horien artean, ETBko 'El Conquistador del Aconcagua', irailaren 7an, 19:00etan, Principal antzokian Halaber, TVEk “Isabel” eta “Stamos Okupa2” telesailak estreinatuko ditu; Telecincok, “La voz” saio musikala eta “El don de Alba” telesaila; Antena 3 kateak jendaurrean aurkeztuko ditu “Imperium” eta “Fenomenos” telesailak, eta azkenik, Canal + kateak “Se busca comico para pelicula” saioaren berri emango du.


EITBren presentzia FesTVal jaialdian
EITB FesTVal jaialdiko anfitrioia da eta gainera, modu aktiboan parte hartzen du hainbat ekitalditan.

Pello Sarasola ETBko eduki zuzendariak “TV, un canal para la paz en Euskadi” izeneko topaketan parte hartuko du astearten honetan. Arratsaldeko seietan hasita, Jon Sistiaga eta Jose Maria Calleja kazetariek, Oscar Terol umoristak eta Pello Sarasolak euskal gizartean ireki berri den eszenatoki berriaz jardungo dute I. Aldekoa Kultur Etxean.

Irailaren 6an bestalde, David de Jorge sukaldariak EITB zaporeko izozki urdina prestatuko du FesTVal jaialdiaren ekitaldien baitan.

Hurrengo egunean izango da berriz, “El Conquistador del Aconcagua” saioaren aurre-estreinaldia Gasteizko Principal antzokian, 19:00etan hasita.

Azkenik, EITBk jaialdiaren Itxiera Ekitaldian parte hartuko du irailaren 8an. Aurten Kalakan musika taldeak jasoko du EiTB Trending Saria. Thierry Biscary, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereauk osatutako hirukoteak nazioarteko sona eskuratu du Madonna abeslariaren MDNA biran parte hartzen ari direla eta.


Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa