Albisteak

Informa nazazu RSS

Albisteak

Administrazio Kontseilua

EITBk bi eztabaida eskainiko ditu hauteskunde kanpainan bi kateetan

Erredakzioa

2012/09/19

Urriaren 21eko hauteskunde kanpainari egingo zaion jarraipena; ETBko programazioaren nobedadeak eta udako audientzien emaitzak aurkeztu dituzte EITBko Administrazio Kontseiluaren bileran.

  • EITBko Bilboko egoitza.

    EITBko Bilboko egoitza. Argazkia: EITB

Iruzkinak

Urriaren 21eko hauteskunde kanpainari egingo zaion jarraipena; ETBko programazioaren nobedadeak eta udako audientzien emaitzak aurkeztu dituzte astearte honetan EITBko Administrazio Kontseiluaren bileran.

EITBk datozen hauteskundeei egingo dien jarraipenaren berri eman du. Tartean 'Euskadi Pregunta a' saioa ere aurkeztu dute. Saio bakoitzean, 30 lagunek hainbat gairen inguruan (politika, ekonomia eta gizartea) galdetuko diete Iñigo Urkullu, Patxi Lopez, Antonio Basagoiti eta Laura Mintegi lehendakarigaiei hauteskunde kanpaina hasi aurretik. Irailaren 21ean izango da lehenengo saioa.

Horrez gain urriaren 5etik aurrera ETB-1, ETB-2, Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta Radio Vitoria buru-belarri ariko dira kanpaina osoan, eta baita hauteskunde egunean bertan ere. Doako tarteez gain, eguneroko hauteskunde informazioa albistegietako tarte berezietan sartuko da

Halaber, debate, eta elkarrizketak ere izango dira. Nobedade gisa, bi eztabaida saio emango dira telebista kate bakoitzean eta baita irrati bakoitzean ere: Lehenengo eztabaidan EAJ-PNV, PSE-EE,PP, EHBildu, Ezker Batua eta UPy Dko ordezkariek hartuko dute parte. Bigarrengoan berriz, EAJ-PNV, PSE-EE, PP eta EH Bilduko ordezkariekin egingo da.

Hauteskunde gauean, saio bereziak emango dira, inkestak, botoen kalkuluak eta behin betiko emaitzekin.

Programazio berria

Hilabete honetako kontseiluan kurtso berriko nobedadeak ere aletu dituzte. Eduki nagusien artean hauek: 'DBH' telesail berria ETB-1en; abian den 'El Conquistador del Aconcagua'ren hirugarren ekinaldia, eta 30 urteen inguruko dokumental sorta, besteak beste. Horrez gain, '60 Minutos', 'De Boca en Boca' eta 'Cien x Cien' ere izango ditugu udazken honetan ETB-2n, eta 'Kontuz, Atsuak!', 'Bi eta Bat' eta 'Mihiluze' ETB-1en. Eta, jakina, kirol eta albistegi programaziorik osotuena estreinatu berri da.

Gaur Egun eta Teleberriren hitzorduaz gainera honako albiste eskaintza du ETBk. 'Egun On Euskadi'k 08:30ean . Aurretik, gizarte eta kultura munduko gonbidatuen elkarrizketa izango da 'Forum'en. Egunero da baita ere 'Azpimarra' eta, asteartetan ‘Azpimarra +’.Astean behin, nazioarteko berri eta gaiak jorratuko ditu 'Hora GMT'k.

Kurtso honetan, gainera, eguraldiari eskainitako tartea indartu dute ETB-1 eta ETB-2n. Programazioan tarte garrantzitsuagoa du eta aurkezle taldea zabalagoa.

14,2%ko audientzia lortu du ETBk udan

Paxi Arratibel EITBko Estrategia Zuzendariak , udako audientzien berri ere eman du. ETBk %14,2ko audientzia lortu du oro har. 2011ko udan baino ia hiru puntu gehiago eskuratu ditu. Telebista autonomikoen artean, bigarren postuan kokatu da udan ETB; aurten, orain arte, bigarren postu horri eusten dio ETB telebista kate-taldeak.

Kate bakoitzari dagokionez, ETB-2k %10,4 lortu du udan, iazko udan lortu zuena baina 2,6 puntu gehiago. ETB-1ek %2,4 lortu du, ETB-3k %1 eta ETB Sat-ek %0,4.

Albistegiak emaitza oso ona izan dute udan. 'Teleberri' abuztuan lider izan zen, %19,3ko audientzia datua eskuratu zuen egunero, bataz beste. Ordutegi-nagusiko hainbat saiok ere marka garrantzitsua izan zuten: ‘Cien X Cien’; ‘Embajadores de Euskadi’, ‘La Noche de’, ‘Tu Plato Favorito’ eta ‘Conquistour’, esate baterako.

Azpimarragarriak baita ere, NI Más Ni Menos eta Euskadi Directo saioak, kirol emankizunak eta ETB-1en gauetan emandako hainbat saio eta ikuskizun berezi.

Interneteko audientziei burua ari garela, eitb.com-eko emaitzak ere kontutan hartzekoak: 1.191.182 erabiltzaile bakar izan dituzten udan, iazkoan baino 280.000 erabiltzaile gehiago.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#