Albisteak

Informa nazazu RSS

Albisteak

Hauteskundeak EAEn

Patxi Lopez: "Aldaketa gidatzeko zilegitasuna daukat"

David Perez

2009/03/02

PSE-EEko hautagaiak ziurtatu du boto-emaileek "aldaketaren alde" egin dutela eta, beraz, hori gauzatu ahal izateko "ahaleginak eta bi" egingo dituela.

Patxi Lopez PSE-EEk Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan izan duen hautagaiak ziurtatu du hautesleek erakutsi dutela “aldaketa” nahi dutela. Hori dela eta, aldaketa hori gauzatzeko “ahaleginak eta bi” egingo dituela aurreratu du.

Lopez kazetarien aurrean agertu da hauteskundeen emaitza jakin eta gero. Bere alderdiak 24 eserleku lortu ditu, hots, duela lau urte baino 6 gehiago, eta PPrekin eta UPyDrekin batera gehiengo osoa dauka.

Hori horrela, aldaketa gidatzeko “zilegitasuna” daukala adierazi du. "Argiago esango dut, ez diot uko egiten nire hautagaitza aurkezteari eta Eusko Jaurlaritzako hurrengo lehendakaria izateko behar beste babes biltzeari", gaineratu du.

Lopezek lehendakari ikusten du bere burua, eta are gehiago, lehendakari izango balitz bezala hitz egin du. Jarraitzaileak zoriondu egin ditu, "aurrekaririk gabeko arrakasta" lortu dutelako, eta eurek duela lau urte baino 40.000 boto gehiago eskuratu dituzten heinean, hirukoak “60.000 galdu” egin dituela gogorarazi du.

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa