Albisteak

Jendea

Jendea

'People' aldizkaria

Bradley Cooper 'bizirik dagoen gizonik sexiena' da

Erredakzioa

2011/11/17

36 urteko aktorea Georgetown unibertsitatean lizentziatua da eta sukaldean aritzea eta motorra gidatzea gustuko ditu. Aldizkariak Cooperren umiltasuna ere saritu nahi izan du.

  • Bradley Cooper aktore estatubatuarra.

    Bradley Cooper aktore estatubatuarra. Argazkia: EFE

Bradley Cooper Hollywoodeko aktorea da "bizirik dagoen gizonik sexiena", People aldizkariaren ustez. Argitalpenak 25 urte daramatza pertsonaia ospetsu sexienak biltzen dituen zerrenda osatzen eta, aurten, Cooperrek lortu du lehen postua.

Cooperrek The Hangover pelikulekin lortu zuen arrakasta eta aldizkariak aktoreak dituen begi urdinak eta irribarrea baino gehiago saritu nahi izan duela azaldu du.

36 urteko aktorea Georgetown unibertsitatean lizentziatua da eta sukaldean aritzea eta motorra gidatzea gustuko ditu. Gainera, frantsesa ere hitz egiten du. Aldizkariaren ustez, Cooper umila da oso eta apaltasun hori saritu nah izan du.

"Benetan ondo deritzot modeloaren itxura ez duen tipo batek aitorpen hori jasotzea", esan du aktoreak. "Itxura egokia dudala uste dut. Batzutan hobea eta beste batzutan ikaragarria", gaineratu du.

Ezkongabea den arren, Cooperrek andrezalea ez dela uste du. Zerrendako lehen postua lortu zuela jakin zuenean zera esan zuen: "Nire ama oso pozik jarriko da".

Aurretik, zerrenda horretako buru izan dira, besteak beste, Ryan Reynolds, George Clooney, Brad Pitt eta Mel Gibson.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa