Albisteak

Jendea

Jendea

Moda

Urrezko Globoak 2012: Dotoretasuna eta glamourra alfonbra gorrian

Erredakzioa

2012/01/16

Angelina Jolie izan da aurten soineko dotoreena jantzi duena. Lepo aldean oihal-zerrenda gorria zuen Atelier Versace etxeko soineko zuria aukeratu du aktoreak eta ezpainak ere gorriz margotu ditu.

  • Angelina Jolie, 2012ko Urrezko Globoen ekitaldian.

    Angelina Jolie, 2012ko Urrezko Globoen ekitaldian. Argazkia: EFE

Urrezko Globoen emanaldi berria izan da Los Angelesen eta Beverly Hilton hoteleko alfonbra gorria gaur egungo izar ospetsuenek ekitaldirako hautatutako jantzi dotoreenen agertokia izan da.

Beltza, gorria eta pastel-koloreak izan dira emakumeek aurten gehien aukeratu dituzten koloreak. Gizonezkoek, berriz, smokina edo jantzi beltza aukeratu dute.

Angelina Jolie izan da aurten emakume dotoreenetako bat, hedabideek adierazi dutenez. Brad Pitten ondoan, Angelinak hanka erakusten zuen eta lepo aldean oihal-zerrenda gorria zuen Atelier Versace etxeko soineko zuria aukeratu du eta ezpainak ere gorriz margotu ditu.

Natalie Portman, Mila Kunis, Kate Winslet eta Jessica Alba ere dotoreenen artean izan dira.

Aukera onak

Charlize Theronek Diorren soinekoa jantzi du eta Heidi Klum modelo ohiak Calvin Kleinen bizkarrean eskote handiko soinekoa aukeratu du.

Jessica Albak Gucci etxeko soinekoa jantzi du.

Emma Stonen Lanvin etxeko jantziak ere eskote handi zuen.

Hobetu daitezkeenak

Dotoretasuna eta glamourra nagusi izan diren arren, zenbait soinekok aho zabalik utzi gaituzte. Rooney Mararen Nina Ricci etxeko soinekoa, Nicole Kidmanen Versaccea, Madonnaren eskote estua, eta, besteak beste, Lea Michelen eta Salma Hayeken jantziak eztabaidagarriak izan daitezke, baina dotoretasun kontuetan zenbat buru hainbat aburu.


Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa