Albisteak

Jendea

Jendea

PETAren kanpaina

Penelope Cruz, larruen erabileraren aurka

Erredakzioa

2012/02/02

Aktorea PETA erakundeak New Yorkeko moda astean zehar hiriaren erdian izango den kartelaren protagonista da. "Larruei bizkarra eman", esaten duen mezu baten ondoan agertzen da Cruz, biluzik.

  • Penelope Cruz protagonista duen PETAren kartel berria, New York hirian.

    Penelope Cruz protagonista duen PETAren kartel berria, New York hirian. Argazkia: EFE

Penelope Cruz aktorea PETA animalien eskubideen aldeko erakundearen kanpaina berriko protagonista da. Horrela, Penelope Cruz larruen merkataritzaren eta erabileraren aurkako borrokarekin bat egin du.

PETAk 21 metroko altuera duen kartel erraldoia jarri du New Yorkeko Madison Square Gardenen kanpoaldean. Irudian, Penelope Cruz biluzik, bizkarra ematen, eta sorbaldaren gainetik agertzen da. "Larruei bizkarra eman", esaten duen mezu bat ere agertzen da argazkian.

Datorren bi asteetan izango da kartela Madison Square Gardenen, New Yorkeko moda asteak irauten duen bitartean.

"Penelope Cruz emakume dotoreenen zerrendetan agertu ohi da, baina inoiz ez du larrurik erabili", esan du Lisa Lange PETAko presidenteak.

Ekimen honek Michelle Obamaren, Carla Bruni-Sarkozyren, Pink abeslariaren, Charlize Theron, Eva Mendes eta Pamela Anderson aktoreen eta Oprah Winfrey aurkezlearen babesa du.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa