Albisteak

Jendea

Jendea

Zurrumurru gehiago

Paulina Rubioren eta Colateren dibortzioa 'ez da baketsua izango'

Erredakzioa

2012/02/02

Paulinak egin duen dibortzio eskaera ofiziala gutxi barru ezagutuko dugu, hedabide mexikarren ustez. Paulina eta Colate 2007an ezkondu ziren, baina bikotearen maitasuna bukatu egin omen da.

  • Paulina Rubio, Grammy Sarietako 2011ko ekitaldian.

    Paulina Rubio, Grammy Sarietako 2011ko ekitaldian. Argazkia: EFE

Mexikoko hainbat hedabidek argitaratu dutenaren arabera, Paulina Rubio eta Colate Vallejo Najera bikotearen dibortzioa "berehala" jakinaraziko dute eta prozesu horretan liskarrak izango direla gaineratu dute. "Ez da dibortzio baketsua izango", argitaratu duten hainbat aldizkaritan. Oraingoz, Paulina Rubiok eta Colatek ez dute adierazpenik egin nahi izan.

Paulinak egin duen dibortzio eskaera ofiziala gutxi barru ezagutuko dugu, hedabide mexikarren ustez. Paulina eta Colate 2007an ezkondu ziren, baina bikotearen maitasuna bukatu egin omen da.

Zurrumurruak sortzen jarraitzen dituzte eta, horien artean, Paulinaren eta Colateren amodio istorioak amaiera politik izan ez duela iragarri dute.

"Paulinak eskatu zuen dibortzioa, baina Colatek baldintzak jarri nahi ditu. Ez da dibortzio baketsua izango; izan ere, Pauk 30 urtetan lan egiteagatik irabazi dituen aberastasunak babestu nahi ditu", jaso du TV Notas webguneak. Dirudienez, bikoteak diruarengatik eztabaidak izan ditu, Univision atariaren aburuz. Paulina senarraren gastu guztiak ordaintzeagatik "nekatuta" dago.

Ez da garai hona abeslariarentzat; izan ere, joan den asteburuan Paulina Rubio zergak ez ordaintzeagatik etxea galtzeko zorian dagoela argitaratu zuten hainbat aldizkaritan.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa