Albisteak

Jendea

Jendea

Indian izan da

Arnold Schwarzenegger, Bollywooden lan egiteko prest

Erredakzioa

2012/02/03

"Gidoi on bat eta zuzendari interesgarri bat" baditu, Bollywooden lan egitea gustatuko litzaiokeela esan du. Hala ere, aktorearen hitzetan, "aurrekontu txikiko proiektuak izaten dira".

  • Arnold Schwarzenegger aktorea, Indiara egin duen bisitan.

    Arnold Schwarzenegger aktorea, Indiara egin duen bisitan. Foto: EFE

Arnold Schwarzenegger Arnold Schwarzenegger Asian dabil egunotan, bisitan, eta "gidoi on bat eta zuzendari interesgarri bat" dituen proiektu bat eskainiko baliote, Bollywooden lan egiteko prest egongo litzatekeela adierazi du bertan. Bollywooden arrakasta izan nahi duen ororentzat ezinbestekoa bada ere, Terminator filmeko protagonistak dantzan ez dela oso ondo moldatzen azaldu du, NCTV bertoko telebista kateak iragarri duenez.

"Mundu osoan egin dut lan eta, hortaz, zergatik ez dut Indian egingo?", esan du Kaliforniako gobernatzaile ohiak telebistan egin dioten elkarrizketa batean. Indian egiten diren pelikulak goraipatu dituen arren, Schwarzeneggerren hitzetan, "proiektu gehienek aurrekontu txikia dute". Dirudienez, film asiarretako soldata baxuegia da aktorearentzat.

Aktorea Indian ingurumenari buruz egiten ari diren kongresu batera gonbidatu dute, baina Schwarzenegger ez omen da sari bat emateko ardura zuen ekitaldira joan eta oraindik ez dakite zergatik.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa