Albisteak

Jendea

Jendea

'Harper's Bazaar' aldizkaria

Gwyneth Paltrowek zimurrak gustuko ditu

Erredakzioa

2012/02/03

Aktorea Coldplay taldeko Chris Martinekin ezkonduta dago eta urteekin agertzen diren zimurrak naturaltasunarekin onartzen dituela eta botoxaren erabileraren aurka dagoela esan du.

  • Gwyneth Paltrow, 'Harper's Bazaar' aldizkariko azalean.

    Gwyneth Paltrow, 'Harper's Bazaar' aldizkariko azalean.

Gwyneth Paltrow AEBetako Harper's Bazaar aldizkariaren martxoko alearen azalean aterako da. Aktoreak eskaini duen elkarrizketan, urteekin ateratzen diren zimurrak gustuko dituela eta botoxaren erabileraren aurka dagoela azaldu du.

Egiten duen bizitza naturalagatik, yoga egiteagatik eta dieta makrobiotiko jarraitzeagatik ezaguna da Paltrow. Aktoreak dermatologoarengana maiz joaten dela esan du eta laserrarekin egindako tratamenduak jasotzen dituela onartu du, baina botoxaren aurka dagoela argitu du.

Gwynethek eguzkiarekin disfrutatzea gustuko duela adierazi du, C bitamina jasotzen duelako. Hala ere, Vaishaly Patel dermatologo ospetsuak gehiegi egiteagatik errieta egiten diola esan du.

Aktorea Coldplay taldeko abeslariarekin, Chris Martinekin, ezkonduta dago eta bi seme-alaba dituzte: Apple eta Mooses. Nahi duena jaten duela esan du Paltrowek: "Ogia, gazta eta ardoa gustatzen zaizkit. Horrek egiten du nire bizitza dibertigarria eta zoriontsua".

Tracy Anderson entrenatzaileak adierazten dizkion ariketa aerobikoak ere egiten ditu aktoreak. Horrez gain, Gwyneth Paltrowek Goop bere blog pertsonalean gomendatzen dituen irizpideak ere jarraitzen dituela azaldu du.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa