Albisteak

Jendea

Informa nazazu RSS

Jendea

'Obama, Clooney eta zu'

Obamarekin eta George Clooneyrekin afaltzeko aukera, aktorearen etxean

Erredakzioa

2012/04/20

Presidentearen kanpaina finantzatzeko, zozketa bat antolatu dute. Bi irabazleek Obamarekin eta Clooneyrekin afaltzeko aukera izango dute, aktorearen etxean. Txartelen prezioa? 3 dolar.

  • George Clooney, Etxe Zurian.

    George Clooney, Etxe Zurian. Argazkia: EFE

Iruzkinak

'Obama, Clooney & You'. Hori da Barack Obamaren hauteskunde kanpaina finantzatzeko martxan jarri duten egitasmo berriaren izena.

AEBetako presidentearekin eta George Clooneyrekin afaltzeko aukera eskaintzen duen zozketa berezia da. Hitzordua maiatzaren 10erako jarri dute, Clooneyren etxean, eta zozketan parte hartu nahi dutenek txartela erosi behar dute, 3 dolarrean (2,2 euro). Bi lagunek izango dute bertara joateko aukera.

Txartelekin lortzen duten dirua Obamaren hauteskunde kanpaina finantzatzeko erabiliko dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, boto-emaile ''arruntak'' saritu nahi dituzte, Obamaren kanpainaren alde diru askorik emateko aukera ez dutenak baina egungo presidentearen alde daudenak.

Hollywoodeko aktoreen artean, jendaurrean Obamaren alde egin duenetako bat da George Clooney, eta behin baino gehiagotan egon izan da Etxe Zurian.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#