Albisteak

Jendea

Informa nazazu RSS

Jendea

Urteko eztei garrantzitsuena

Nolakoa izango da Angelina Jolieren ezkontza-soinekoa?

Erredakzioa

2012/05/04

Mark Badgley eta James Mischka diseinatzaileek vintage estiloko soineko bat aukeratuko duela uste dute. Monique Lhuillierrek diseinu erromantiko bat jantziko duela uste du eta Reem Acrak, estu bat.

  • Angelina Jolie, Oscar sarietan.

    Angelina Jolie, Oscar sarietan. Argazkia: EFE

Iruzkinak

Angelina Joliek Brad Pittekin ezkontzeko aukeratuko duen soinekoa ezteiaren egunera arte gordeko den sekretua izango da. Hala eta guztiz ere, zenbait diseinatzaile aktoreak egun horretarako aukeratuko duen jantziari buruz hitz egitera ausartu dira, People aldizkarian. Mark Badgleyren eta James Mischkaren aburuz, adibidez, vintage estiloko soinekoa jantziko du Angelinak ezkontzeko.

"Bitxiekin apaindutako gorputza eta tulezko gona duen soinekoa dotorea jantziko du", azaldu dute diseinatzaileek.

Monique Lhuillier estilo erromantikoko diseinatzaileak, berriz, Joliek aukeratuko duen soinekoa Chantillyzkoa izango dela uste du eta uve formako eskotea, bizkarra airean eta hankan irekiera izango ditu. "Angiek estiloa du. Klasikoa den jantzi bati sentsualitate handia ematen dio", azaldu du.

Reem Acra diseinatzaile libanoarraren ustez, Joliek neurrira egindako soineko estu bat jantziko du. Gainera, sorbaldean apaingarri deigarria izango duela uste duela esan du.

Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#