Albisteak

Jendea

Informa nazazu RSS

Jendea

Kalifornian

Mark Zuckenberg Facebookeko sortzailea ezkondu da

Erredakzioa

2012/05/20

Zuckenberg bere neska-lagunarekin ezkondu da Kalifornian kokatutako etxebizitzan izandako zeremonia batean. Ondoren, Facebookeko profila berritu eta "ezkonduta" dagoela jarri du.

  • Bikote berriaren argazkia.

    Bikote berriaren argazkia. Iturria: EFE

Iruzkinak

Mark Zuckenberg Facebookeko sortzailea Priscilla Chan bere neska-lagunarekin ezkondu da asteburu honetan. Egun pare bat igaro dira Facebook burtsan sartu denetik.

Berria Facebooken bitartez zabaldu zuten eta ezkondu ostean, bikotearen argazki bat jarri zuten haien profiletan. Ordubete bakar batean, 200.000 lagunek "atsegin dut" klikatu zuten. Gainera, enpresariak bere profila berritu eta "ezkongai" izatetik "ezkonduta" izatera aldatu zuen.

Zuckenberg, 28 urtekoa, eta Chan, 27 urtekoa, duela bederantzi urte elkar ezagutu ziren Harvardeko Unibertsitatean, Kaliforniako Palo Alton kokatutako etxebizitzan izandako zeremonia batean, ABC telebista kateak jakitera eman duenez.

Chan Medikuntzan lizentziatu zen joan den astelehenean. Egun horretan, hain justu, Zuckenbergek 28 urte bete zituen.

Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa