Albisteak

Jendea

Informa nazazu RSS

Jendea

Jaialdia, Azerbaijanen

Pastora Soler: 'TVEk Eurovision jaialdia ez irabazteko eskatu dit'

Erredakzioa

2012/05/24

Eurovision jaialdiko Espainiaren ordezkariak azaldu duenez, lehiaketa irabaziko balu TVEk datorren urtean jaialdia antolatzeko dirurik izango ez lukeela azaldu diote.

Iruzkinak

Pastora Soler Espainiaren ordezkaria izango da larunbatean egingo duten Eurovision jaialdian, baina, dirudienez, Solerrek ez du lehen postua lortzen saiatu behar. "TVEk Eurovision ez irabazteko eskatu dit; izan ere, ez du datorren urtean txapelketa antolatzeko dirurik", adierazi du abeslariak, ABC Punto Radio Catalunya irratian. Kate publikoak nahiago du Solerrek jaialdia ez irabaztea datorren urtean Eurovision antolatzeko haina dirurik ez duelako.

"Ez ekarri garaipenik, mesedez! Lehenengo krisia gainditu behar dugu, esan didate", azaldu du abeslariak.

Pastora Solerrek "Quédate conmigo" abestuko du Eurovisionen. Abeslariaren hitzetan, irabaztea "oso zaila da", baina lehen hamar postuen artean egotea lortzen badu irabazi duela sentituko du.

Beste hautagaiei buruz, Solerrek Buranovskiye Babushki taldea (amona errusiarrak izenarekin ezagunak dira) irabazteko aukera gehien dituenetako bat dela azaldu du. Suediaren proposamena ere gustukoenetako bat dela esan du.

Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#