Albisteak

Jendea

Informa nazazu RSS

Jendea

Londresen

Salgai jarri dute Amy Winehouse hil zen etxea

Erredakzioa

2012/06/01

Artistaren gurasoek asko maite dute etxe hori, baina, tamalez, salgai jarri behar izan dute. Amyk Londresko Camden auzoan zuen etxeak 3,3 milioi euroko balioa du.

  • Amy Winhouse abeslaria.

    Amy Winhouse abeslaria. Argazkia: EFE

Iruzkinak

Amy Winehouse hil zen Londresko etxea salgai jarri dute. Amyren gurasoek asko maite dute etxea, baina salgai jartzeko beharra dute orain. Candem auzoan kokatuta dagoen etxeak 3,3 milioi euroko balioa du.

Iazko uztailaren 23an, Amy Winehousen jarraitzaileek artistaren heriotzaren albistea jaso zuten. Abeslaria Londres iparraldeko Camden auzoan zuen etxean hilda topatu zuten. Jarratzaile asko Amyren etxera gerturatu ziren eta atea loreekin eta kandelekin apaindu zuten.

Amy Winehousen luxuzko etxea artistaren izenean sortutako erakundearen egoísta izango zela pentsatu zuten orduan Amyren gurasoek, baina, orain, "tamalez", etxea saltzeko beharra dute. "Amyk etxe hori asko maite zuen, baina familiako inork ez du hor bizi izan nahi. Ez da batere praktikoa inor bertan bizi ez bada gastuak ordaintzen jarraitu behar izatea. Leku zoragarria da eta familia batentzako etxe aproposa", azaldu du Winehouse sendiaren bozeramaile batek The Sun aldizkarian.

Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#