Albisteak

Jendea

Informa nazazu RSS

Jendea

Aste honetan iragarri dute

Miley Cyrusen gurasoak, alabaren ezkontzarekin txundituta!

Erredakzioa

2012/06/08

Miley Cyrusek eta Liam Hemsworthek 2009an ezagutu zuten elkar, The Last Song pelikularen filmaketan. 2010an, elkarrekin ateratzen hasi ziren eta, ordutik, ez dira banandu.

  • Liam Hemsworth eta Miley Cyrus, 2012ko Oscar sarien osteko Vanity Fairren festan.

    Liam Hemsworth eta Miley Cyrus, 2012ko Oscar sarien osteko Vanity Fairren festan. Argazkia: EFE

Iruzkinak

Miley Cyrusek eta Liam Hemsworthek ezkondu egingo direla iragarri dute eta, dirudienez, Billy Ray eta Tish Cyrus abeslariaren gurasoentzako ustekabe handia izan da, ez baitzuten 19 urteko "neskatila" hain goiz ezkonduko zela uste.

Miley Cyrusek eta Liam Hemsworthek 2009an ezagutu zuten elkar, The Last Song pelikularen filmaketan. 2010an, elkarrekin ateratzen hasi ziren eta, ordutik, ez dira banandu.

Joan den asteazkenean, Cyrusek eta Hemsworthek ezkondu egingo zirela iragarri zuten, People aldizkarian. Hala ere, oraindik ez genuen senideen eta lagunen iritzia ezagutzen. Dirudienez, ustekabe galanta izan da bikotearen senideentzat.

"Aita bezala, nire seme-alabek euren ametsak nola betetzen dituzten ikusi nahi nuen. Eta, egunen batean, benetako amodioa topatzen zutela ikusi", argitaratu dy Mileyren aitak, Twitterren. "Munduko maitasun guztia Mileyrentzat eta Liamentzat! Sinestezina da! Oso pozik nago nire alaba zoragarriarengatik eta bere bizitzako gizonarengatik!", gaineratu du Cyrusen amak.

Hala eta guztiz ere, abeslariaren eta aktorearen arteko harremana oso sendoa izan da hasieratik. Bikotearen gertuko iturri batek RadarOnline webguneari adierazi dionez, "Liam 20o9an ateratzen hasi zirenetik Mileyren etxean bizi izan da. Billy Rayek eta Tishek seme bat bezala maite dute".

Billy Rayek bikotea zoriondu duen arren, kezkatuta omen dago eta alaba gazteegi ezkontzeagatik ez damutzea espero du.

Orain arte adierazpenik egin ez duena Liamen sendia da. Gurasoek, Kris anaiak eta Elsa Patakyk ez dute ezkontzari buruzko iritzirik eman oraindik.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#