Albisteak

Jendea

Informa nazazu RSS

Jendea

'UsWeekly.com' webgunea

Gisele Bündchen haurdun dago

Erredakzioa

2012/06/08

UsWeekly aldizkari estatubatuarrak albistea berretsi du. Duela hiru urte Benjamin semea izan zuenetik, berriz ere ama izan nahi zuela esan du behin baino gehiagotan modeloak.

  • Gisele Bündchen eta Tom Brady senarra.

    Gisele Bündchen eta Tom Brady senarra. Argazkia: EFE

Iruzkinak

Duela egun batzuk hasi ziren Gisele Bündchen haurdun zegoela esaten zuten zurrumurruak. Orain, AEBetako aldizkari irakurrienetako batek albistea berretsi du. Bitartean, Gisele Bündchenek arropa zabala janzten jarraitzen du.

USWeekly aldizkariak modeloaren gertuko iturri batzuekin hitz egin omen du: "Bai, hiru hileko dago. Gisele oso pozik dago".

Hala ere, duela hiru urte Benjamin semea izan zuenetik, Giselek behin baino gehiagotan esan du berriz ere ama izan nahi zuela. "Seme-alaba gehiago izan nahi ditugu, baina ez dakigu noiz", adierazi zuen modeloak Vogue aldizkarian.

Dirudienez, gutxi falta da Gisele Bündchenek eta Tom Brady senarrak bigarren umea izango dutela jakinarazteko.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#