Albisteak

Jendea

Informa nazazu RSS

Azken ordua

49 urteko gizon bat atxilotu dute Laudion, emaztea hiltzea egotzita

Itxi

Jendea

Lehen irudiak

Lorena Bernalek eta Mikel Artetak bigarren semea izan dute

Erredakzioa

2012/07/02

Maiatzean, modeloa eta futbolaria Londresetik Mallorcara joan ziren, semea Espainian jaiotzea nahi zutelako.

  • Lorena Bernalek eta Mikel Artetak bigarren semea izan dute.

    Lorena Bernalek eta Mikel Artetak bigarren semea izan dute. Argazkia: EFE

Iruzkinak

Lorena Bernal Miss Espainia ohiak eta Mikel Arteta Arsenaleko jokalariak bigarren semea izan dute ekainaren 27an. Asteburuan, Mallorcako USP Palmaplanas klinikatik ateratakoan, Daniel aurkeztu du bikoteak.

Maiatzean, modeloa eta futbolaria Londresetik Mallorcara joan ziren, semea Espainian jaiotzea nahi zutelako.

Londresera itzuli aurretik, Bernalek eta Artetak umea hedabideei aurkeztu diete. "Danielek Gabi anaiaren antz handia du", Lorenaren esanetan.

Bigarren semea izan ostean, Bernalek amatasunarekin bateragarriak diren lanak aukeratzen jarraituko duela esan du; izan ere, semeekin ahalik eta denbora gehien eman nahi du.

"Duela urte batzuk, Gabriel jaio ostean, amatasunari eta emaztea izateari lehentasuna ematea erabaki nuen. Horregatik, denbora asko kentzen ez didaten lanak bakarrik egiten ditut"; azaldu du.



Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#