Albisteak

Jendea

Informa nazazu RSS

Jendea

82 urte zituela

Neil Armstrong hil da, Ilargira heldu zen lehen gizakia

Erredakzioa

2012/08/26

AEBetako astronauta zendu da, 82 urte zituela, bihotzean ebakuntza bat egin ostean. Armstrongek 1969eko uztailaren 20ean zapaldu zuen Ilargia lehen aldiz.

Iruzkinak

Neil Armstrong AEBetako astronauta hil da larunbat honetan, 82 urte zituela, bihotzeko ebakuntza baten ondorioz jazotako osasun arazoek jota, senitartekoek NBC AEBetako telebista kateari jakinarazi diotenez. Armstrong 20:42ean zendu da (Espainiako orduan), abuztuaren 8an bihotzean bypass bat egin eta horrek eragindako arazoengatik.

Armstrong Apollo 11 misioaren buru izan zen, eta 1969eko uztailaren 20ean Ilargia zapaldu zuen lehen aldiz. Behin Ilargiaren azalean Historiako esaldirik ezagunetarikoa esan zuen astronautak: "Urrats txikia da gizakiarentzat, baina urrats handia gizateriarentzat".

Astronautaren familia "suntsituta" agertu da. "Gogoz kontra, heroi estatubatuarra zen, bere lana besterik betetzen ari zela uste zuen", azaldu dute senitartekoek.

Ilargia zapaldu baino lehen, AEBetako Aire-armadako ingeniaria eta pilotua izan zen. Ondoren, Aeronautikarako Aholkularien Batzorde Nazionaleko kide bihurtu zen.

Armstrongen azken agerraldi publikoa 2011ko azaroan izan zen, AEBetako Kongresuko urrezko domina jaso zuenean. Ekitaldi honetan Aldrin eta Collins Apollo 11 misioaren lankideekin izan zen.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#