Albisteak

Jendea

Informa nazazu RSS

Jendea

Estilo kontua

Javi Martinez, Guti edo Pique, nor da dotoreena?

A. A.

2012/10/09

Martinezek Alemaniako Oktoberfest jaialdian jantzi zuen arropak txundituta utzi gaitu. Futbolariek gustuko dute estilo berezia izatea, baina asmatzen al dute?

  • Javi Martinez, Guti eta Gerard Pique futbol jokalariak.

    Javi Martinez, Guti eta Gerard Pique futbol jokalariak.

Iruzkinak

Joan den asteburuan, Javi Martinezek Oktoberfest jaialdirako jantzi zuen arropa albistea izan da. Gainerako taldekideekin batera, jaialdian izan zen futbolaria. Ez dakigu zaleengana gerturatzeko egin ote duen, baina lotsarik ez duela behintzat erakutsi du.

Galtza motzak, lauki zuri-gorridun alkandora, txalekoa eta bota horiek behin eta berriz ikusi ostean, futbolarien janzkera aztertu dugu.

Orain arte, ziur asko, Maria Imizcoz neska lagunak esan dio Martinezi zein diren modan dauden arropak; izan ere, Imizcozek modari buruzko blog bat du. Egun horretan, ordea, telefonoa itzalita izango zuen.

Hala eta guztiz ere, Guti izan ohi da xelebreena. Tatuajeak eta ile hori tindatua gutxi ez, eta Real Madrileko jokalariari ohiari osagaiak ikaragarri gustatzen zaizkio (betaurrekoak, gorbatak, txalekoak...). Romina Belluscio neska laguna, gainera, estilo horrekin zoratuta dago.

Shakirarekin ateratzen hasi zenetik, Piquek alderik dotoreena atera du. Mango etxearen aurpegia izateak ere eragin izan du horretan. Hala ere, Barçako atzelariak behin baino gehiagotan aitortu du neska lagunak aukeratzen duela zer arropa janzten duen. Kolonbiarraren iritziari hitzez hitz ez jarraitzea espero dugu; izan ere, Shakirak oso gustuko ditu distirak eta satinak.

Originaltasuna ere kontuan izan behar da. Alvaro Arbeloa eta David Villa ez dira talde berekoak, baina zelaitik kanpo kamiseta bera janzten dute. Horrela agertu dira gaur Espainiako selekzioaren entrenamenduan.

Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#