Albisteak

Jendea

Informa nazazu RSS

Jendea

'Luck is an Attitude'

Barbara Gonzalez iruindarra, Martini neska berria

Erredakzioa

2012/10/23

Barbara Gonzalez 27 urteko atleta eta gimnasta iruindarra izango da 2013ko Martini neska. Yuri Buzzi egungo Martini mutilarekin partekatuko du titulua Gonzalezek.

Iruzkinak

Barbara Gonzalez 27 urteko atleta eta gimnasta iruindarra izango da Martiniren aurpegi berria. Markaren baloreak irudikatzeagatik aukeratu dute Gonzalez: "Luck is an Attitude". Lehiaketan 23 herrialdetako 3.500 hautagaiek baino gehiagok parte hartu dute. Gonzalez titulua lortzen duen lehen espainiarra da.

Gazte iruindarrak Martiniren 2013ko ekitaldietan parte hartuko du. Datorren urtean, gainera, Martinik 150 urte beteko ditu. "Oso gogor lan egingo dut niregan konfiantza izan dutenei huts ez egiteko", esan du. Gonzalezek Beijingeko eta Atenaseko olinpiar jokoetan parte hartu zuen. "Gauzak bihotzez egiten dituzunean eta egiten duzun horretan sinesten duzunean, zaila dena erraza bihurtzen da", gaineratu du.

Yuri Buzzi egungo Martini mutilarekin partekatuko du titulua Gonzalezek.

Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa