Albisteak

Jendea

Informa nazazu RSS

Jendea

60 urterekin

Sylvia Kristel 'Emmanuelle' pelikulako protagonista hil da

Erredakzioa

2012/10/18

1973an Just Jaeckinek zuzendu zuen Emmanuelle filmarekin lortu zuen ospea Sylvia Kristel aktoreak.

  • Sylvia Kristel aktorea. Argazkia: EFE

    Sylvia Kristel aktorea. Argazkia: EFE

Iruzkinak

Sylvia Kristel aktore herbeherearra, Emmanuelle pelikula frantziarraren protagonista, 60 urterekin hil da. Aktoreak hestegorriko minbizia zuen eta lo zegoenean zendu da. Intimitatean ehortziko dute.

Kristel Hugo Clausen bikotekidea izan zen eta Arthur semea izan zuten. Azken urteetan, Peter Brulekin "oso zoriontsu" izan zen.

Kristelek modelo bezala hasi zuen bere ibilbidea, nerabea zenean, eta 1972an Miss TV Europe izendatu zuten. Horrela, zinema munduan ezaguna egin zen.

1973an Just Jaeckinek zuzendu zuen Emmanuelle filmarekin lortu zuen ospea Sylvia Kritel aktoreak.

70eko hamarkadan, drogekin eta alkoholarekin arazoak izan zituen.

2003an, eztarriko minbizia izan zuen, baina sendatu egin zen.

Azken urteetan, Amsterdamen bizi zen eta noizbehinka margotzen zituen lanekin erakusketak egiten zituen.
 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#