Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Elkarrizketa Radio Euskadin

Egibarren ustez, PSEk ezker abertzalearekin negoziaziorako bideak bilatzen dabil

Erredakzioa

2009/03/09

Rodolfo Aresek (PSE) negoziazio biderik ez dagoela azpimarratu du.

Joseba Egibar Eusko Legebiltzarreko EAJren ordezkariaren ustez, PSE-EE ezker abertzalearekin ''''tokiak'''' bilatzen ibili daiteke ''''bakegintza ereduak aztertzeko helburuarekin'''', beti ere Eusko Legebiltzarretik kanpo.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, hauteskundeen ondoren ezker abertzalearen ''''isiltasun izugarria'''' nabarmendu du Egibarrek.

EAJko agintariak adierazi duenez, “sozialisten eta ezkerabertzalearen artean zubiak egon behar dira” eta hori izan daiteke“PSEk datozen hilabeteetan izan dezakeen abagune politikoa, zeren PPrenbabes zuzenarekin agintzen hasiko baita”.

Hori dela eta, Egibarrek uste du PSEren baitan “norbait horrelakotestuingurua sortzen ari da”, Legebiltzarretik kanpo gara dadin.

Bestalde, Rodolfo Aresek (PSE) ezker abertzalearekin negoziazio biderik ez daukatela azpimarratu du telefonoz egin duen elkarrizketa batean.

EAJk PPrekin gaur egingo duen bileraren harira, Egibarrek esan du PSEk segituan esango duela EAJk ez duela lortu “lehendakaria hautatzeko babesik”.

Horrela, PSE “bihar bertan” bilerak egiten hasiko dela eta “24 ordu barru” lehendakaritarako botoak “bermatuta dituztela” iragarriko duela uste du Egibarrrek.

Hori dela eta, agintari jeltzaleak esan du “PSEren eta PPren arteko erabakia adosteko epeak azkartu” egingo dituztela.

Dena dela, EAJk PSEri aurkeztu zion “egonkortasun politiko eta instituzionalaren akordioak” sozialistak harritu egin zituela eta “segundo batzutan isilik” geratu zirela argitu du.

Hala ere, akordioak ez zuen bidea egin, sozialistek Ajuria Enera iristeko omen duten “obsesio arduragabea” dela eta.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa