Albisteak

Politika

Politika

Hauteskundeen ostean

PSEk abian jarri du Eusko Legebiltzarra osatzeko prozesua

Erredakzioa

2009/03/17

PSE-EEko legebiltzarkide hautetsi guztiak, Jesus Eguiguren izan ezik, Gasteizko Ganbarako erregistroan akreditatu dira.

PSE-EEk abian jarri du gaur Eusko Legebiltzarra osatzeko prozesua. PSE-EEko 25 legebiltzarkide hautetsietatik 24 gaur akreditatu dira Eusko Legebiltzarreko Erregistroan. Jesus Eguiguren PSEko ordezkaria geratu da soilik tramitea egin gabe bidai batean zegoelako, Europa Press albiste-agentziak jakitera eman duenez.

Legebiltzar berria eratzeko osoko bilkura apirilaren 3an egitea litzateke, Eusko Legebiltzarreko Mahaiak jakitera eman duenez.

Ordezkari sozialistak 16:30 aldera heldu dira Gasteizko Ganberara, Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia buru zutela.

Eusko Legebiltzarra osatzeko prozesua hastea ahalbidetuko du 25 hautetsien akreditazioak eta Jesus Eguigurenen faltarekin, bihartik aurrera hasiko da Gasteizko Ganbera osatzen, PPko 13 ordezkariek eta Gorka Maneiro UPyDko hautetsi bakarrak euren akreditazioak jasotzen dituztenean.

Heren bat

Horrela, Legebiltzarra osatzeko prozesua bihar hasiko da, 10:00etan UPyDko legebiltzarkide bakarra akreditatzen denean. Izan ere, Ganberako kideen heren bat akreditatzea beharrezkoa da prozesua hasteko. Geroago, 12:30 aldera Alderdi Popularreko ordezkarien txanda izango da.

Momentu horretan, Diputazio Iraunkorreko presidenteak 15 egunen buruan osoko bilkura egiteko dekretua emango du.





Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa