Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

2009ko hauteskundeak

PSE eta PP berriro bilduko dira gaur negoziatzen jarraitzeko

David Perez

2009/03/17

Bien arteko bigarren bilera ofiziala izango da hauteskundeen ostean. Aurreko aldian, Patxi Lopezen inbestidura errazteko prest agertu ziren.

PSE-EEren eta PPren batzorde negoziatzaileak batzartu egingo dira gaur berriro Patxi Lopez lehendakari izan dadin negoziatzen jarraitzeko.

Bi alderdien arteko lehen bilera ofiziala duela bost egun egin zuten, eta ondoren sozialistek ziurtzat eman zuten PPren babesa.

Popularrek, baina, "konpromiso politikoak" idatziz uzteko eskaera egin zuten handik eta gutxira, eta euren babesa doanekoa ez izatea helburu dutela erakutsi dute azken egunetan.

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak EITBn jarri du arreta batik bat, "Batasunekoa" dela egotzi baitio. Hori dela eta, Euskal Irrati Telebista goitik behera aldatzeko konpromisoa lortu nahi dio Patxi Lopezi, eta El Pais egunkariaren arabera, sozialistak prest daude aldaketa hori gauzatzeko.

Nolanahi ere, PSEk ahalik eta lasterren egin nahi du inbestidura saioa, eta gaur bertan lehen urratsa egingo du Eusko Legebiltzarra osatzeko. Izan ere, bere 25 legebiltzarkideek akreditazioa jasoko dute Gasteizko Ganbaran, eta horrela abian jarriko dituzte Legebiltzarra osatzeko epe legalak.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa