Albisteak

Politika

Politika

Hauteskundeen ostean

Ibarretxek ez dio uko egiten lehendakari karguan jarraitzeari

Erredakzioa

2009/03/18

EAJko hautagaiak esan du "80.000 arrazoi demokratiko" dituela inbestidura saioan aurkezteko. Halaber, gaur egun bera bezala "30 boto" dituen hautagairik ez dagoela gogorarazi du.

Juan Jose Ibarretxe jarduneko lehendakariak ez dio uko egiten inbestidura saioan bere hautagaitza aurkezteari eta karguan beste lau urte jarraitzeari, "80.000 arrazoi demokratiko" baititu. Hori da, hain zuzen, hauteskundeetan PSE-EEri atera dion boto kopurua.

Catalunya Radio irrati-katean egindako elkarrizketa batean, Ibarretxek gogorarazi du bera izan dela "bozkatuena" hauteskundeetan eta "gaur egun" ez dagoela bera bezala "30 boto" dituen hautagairik.

Lehendakariak nabarmendu du euskal gizarteak "abertzale" izaten segitzen duela, lehendakaria Patxi Lopez izan edo ez izan. Hori dela eta, "gobernu indartsu eta egonkorra" egitearen alde egin du.

Gainera, Patxi Lopezek Gobernu "askotarikoa, egonkorra eta ezberdinen arteko akordioen aldekoa" promestu bazuen ere, haren Exekutiboa PPren botoekin osatuko duela nabarmendu du.

"Gobernua indartsua izan beharko litzateke", azpimarratu du, eta PSEren eta PPren 38 botoak EAJ Gobernutik kentzeko baino ez diren galdetu du. "38 boto daude suntsitzeko, baina 25 baino ez eraikitzeko?", galdetu du.

"Gobernu indartsua egin nahi badute, babesak behar dituzte. Sozialistek ezin dute pentsatu PPrekin egongo direla inbestiduran eta hurrengo egunean denen babesa izango dutela Ganberan", adierazi du.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa