Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Administrazio Kontseilua

Hedabide publikoak "desligitimizatu" nahi dituzten adierazpenak salatu ditu EiTBk

Erredakzioa

2009/04/22

"Komunikabideak ETArekin lotuz deslegitimizatu" nahi dituzten adierazpenak arbuiatu ditu, izan ere, EiTBn "ETAri leku eman" diotela esan zuen duela gutxi Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak.

EAJren, EBren eta EAren aldeko botoekin, PSEren eta ezker abertzalearen abstentzioarekin eta PPren kontrako botoekin ohar bat onartu du gaur EiTBko Administrazio Kontseiluak. Bertan hedabide publikoak "ETArekin lotuz deslegitimizatu" nahi dituzten adierazpenak salatu ditu Kontseiluak, eta lan informatibo "profesionala" egiten duela adierazi du, "non euskal gizartearen aniztasunak isla logikoa du".

"EiTB ez dago ados inongo erakunderekin eta, are gutxiago, terrorismoarekin edo indarkeriarekin", oharraren arabera. Erakunde publikoak "giza eskubideekin, terrorismoaren biktimekin eta bakearen kulturarekin" duen "erabateko" konpromisoa agerian utzi du Administrazio Kontseiluak.

Zentzu horretan, adierazpen horiek "kontraesankorrak" direla dio oharrak, izan ere, "errealitatea argia da, abenduaren 31an ETAk EiTBko egoitzaren aurka atentatua egin ostean, 100 kiloko lehergailua jarrita".

Akordioa gaur arratsaldean egindako bileran hartu du EiTBko Administrazio Kontseiluak.

Perez Iglesias

Administrazio Kontseiluak onartutako oharra Juan Ignacio Perez Iglesias kontseilariak, EHUko errektore ohiak, proposatu zuen aurreko kontseiluan, martxoaren 31an.

Ekimenak adierazpen formal bat egitea planteatu zuen, EiTBko hedabideen lan informatiboari buruz. Gaurko bileran, EiTBko langileen lan informatibo profesionalari babesa eman dio Administrazio Kontseiluak.

Era berean, "ETA erakunde terroristarekin lotuz hedabide publikoak deslegitimizatu" nahi dituzten adierazpenak salatu ditu Kontseiluak. Nahiz eta ez aipatu, EiTBn "ETAri leku eman" diotela esan zuen duela gutxi Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak eta adierazpen horri erantzun egin dio gaur EiTBko Administrazio Kontseiluak.




webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa