Albisteak

Politika

Politika

Auzitegi Gorenaren epaia

Espainiako bandera Gernikako Batzar Etxean jarri dute

Erredakzioa

2009/04/28

Espainiako bandera ikurriñaren eta Europako eta Bizkaiko banderen ondoan jarri zuten iragan igandean, egoitzaren sarreran, Auzitegi Gorenak emandako epaia betez.

Espainiako bandera Bizkaiko Batzar Etxean, Gernikan, jarri dute jadanik, horrela Auzitegi Gorenak emandako epaia bete da. Eraikuntza publikoetan Espainiako bandera jartzeko agindua eman zuen Gorenak.

Batzar Nagusietako iturriek jakitera eman dutenez, Espainiako bandera iragan igandean jarri zuten Batzar Etxearen sarreran, ikurriñaren eta Europako eta Bizkaiko banderen aldamenean.

Apirilaren 20an, Espainiako bandera ikurriñaren ondoan jarri zuten Bilboko Batzar Etxean eta otsailaren 5ean ikurriña eta Espainiako eta Europako banderak Eusko Legebiltzarreko kanpoaldean ezarri zituzten aurrenekoz.

Bilboko udaletxean eta Arkauteko (Araba) Ertzaintzaren Ikastegian jarri dute baita ere.


Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa