Albisteak
Politika
Iker Gomez
2009/05/06
Politikan aldi baterako ariko zela esan zuen, baina hiru legegintzaldi eman ditu Jaurlaritzako buru. EA, EB edo ezker abertzalearen babesarekin agindu du laudioarrak.
Bideoak (1)
1994an, inork gutxik ezagutzen zuela, lehendakariorde eta Ogasun sailburu izendatu zuten, Ardanzaren azken Gobernuan. Egunkarietako hizki larriak bere izena aipatzen hasi ziren eta, politika aldi baterako ardura izango zuela esan zuen hasierako elkarrizketa haietan.
Ekonomia lizentziaduna Sarrikon, 26 urterekin bere jaioterriko, Laudioko, alkatetza hartu zuen. Arabako Batzar Nagusiak zuzendu zituen eta handik Legebiltzarrera joan zen. Hain justu, legebiltzarkide zela politika utziko zuela iragarri zuen, baina atzera egin zuen gero.
Ogasun sailburu zela Kupoaren Batzorde Mistoa zuzendu zuen Rato presidenteordearekin eta emaitza onak lortu zituen.
Sailburu izendatu eta hiru urtera, 1997ko apirilaren 27an, heldu zitzaion Ibarretxeri bere ibilbide profesionaleko unerik politikoena. Ajuria Enean 13 urte izan ondoren, berriro lehendakarigai izango ez zela iragarri zuen Ardanzak. Xabier Arzalluz EAJren presidenteak hauteskunde prozesua abiatu zuen eta Ibarretxeren eta Juan Mari Atutxaren izenak hitzetik hortzera aipatzen hasi ziren.
Azken unera arte ezetz
Kosta egin zitzaion, baina azkenean baiezkoa eman zuen;1998ko urriaren 25eko hauteskundeetan EAJren lehendakarigai izan zen. Komunikabideak politikariaren atzean dagoen gizona biluzten hasi ziren. Bi alaben aita, futbola eta txirrindularitza gogoko dituela eta argazkilarien aurrean agertzea gehiegi gustatzen ez zaiola esaten zuten. Jeltzaleen hautagaia euskal hiztuna ez zela ere esan zuten medio batzuek.
Lehen hauteskunde autonomiko horietan Nicolas Redondo (PSE), Carlos Iturgaiz (PP), Carlos Garaikoetxea (EA) eta Javier Madrazo (EB) izan zituen aurkari. Hilabete lehenago, irailaren 18an, su etena iragarri zuen ETAk.
Lehendakariaren lehen Gobernua
EAJk irabazi zituen bozak, 21 eserleku eskuratuta (PPk 16, PSEk 14, HBk 14, EAk 6, UAk 2 eta EBk 2). Abenduaren 29an izendatu zuten lehendakari, bere alderdiaren, EAren eta Euskal Herritarrok taldearen botoei esker. ETAren su etena indarrean dela, bere estreinako Gobernua osatzen du Ibarretxek.
1999ko abenduaren 13an su etena bertan behera utzi zuen ETAk eta Gobernuaren egonkortasun kolokan jarri zuen. 2000ko urtarrilean Euskal Herritarrok taldearekin zuen akordioa bertan behera utzi zuen lehendakariak ETAren ekintzak gaitzesten ez dituelako.
Fernando Buesa eta haren eskolta hiltzen ditu erakunde armatuak, eta atentatu horren ondoren ezker abertzalearekin harremanak apurtzen ditu Ibarretxek.Hala, EAJk alderdi abertzaleekin, EBrekin, sindikatuekin eta gizarte eragileekin hitzartutako Lizarrako akordioa baliorik gabe gelditzen da.
2001eko maiatzaren 13an EAJ eta EA koalizioan aurkezten dira EAEko hauteskundeetara. Koalizioak jasotzen du botorik gehien (600.000) eta Ibarretxek lehendakaritza hartzen du berriro. Ezker Batua Gobernuko kide da aurrenekoz.
Plana
Bigarren agintaldi horretan Ibarretxe Plana delakoa aurkezten du lehendakariak, 2002ko irailean. Hilabete batzuk geroago, 2003ko martxoan, HB-EH eta Batasuna legez kanpo uzten dituzte eta Gorenak SA Sozialista Abertzaleak taldea desegiteko agintzen du.
2002ko Politika Orokorreko Osoko Bilkuran aurkeztutako testuak oztopo asko topatzen ditu bidean.
Eusko Legebiltzarrak onartu (ezker abertzaleak botoen erdia eman zuen) ondoren, Diputatuen Kongresura eramaten du Ibarretxek 2005eko urtarrilaren 31n. Kongresuak atzera botatzen du eta hauteskundeak aurreratzea erabakitzen du lehendakariak.
Apirilaren 17ko hauteskunde horietan ere ez zen ezustekorik izan; EAJk irabazten ditu eta hirukoaren babesarekin lehendakari hautatzen dute Ibarretxe hirugarrenez.
Auzitegiak
ETAk iragarritako su etena (2006ko martxoaren 22an) eta legez kanporatutako ezker abertzalearekin izandako bilerek baldintzatu dute bere azken legegintzaldia. Hain zuzen, bilera horiengatik auzipetu zuten Ibarretxe (2009ko urtarrila), PSEko eta ezker abertzaleko agintariekin.
Su etena hautsita, 2008ko urriaren 25ean galdeketa egingo duela iragartzen du Ibarretxek. Justiziak Konstituzioaren aurkakotzat jotzen du eta ez da egiten. Horren ondoren, 2009ko martxoaren 1eko hauteskundeetara bakarrik joateko erabakia hartzen du EAk.
EAJk irabazten ditu hauteskundeak, eta Alderdi Sozialista, Patxi Lopez buru duela, EAEko bigarren alderdirik bozkatuena da. PPren babesarekin, 30 urte ondoren, EAJ boteretik kentzea lortzen du Alderdi Sozialistak.
Politikan hasi zenean bere hasierako lanera (Sobietar Batasunarekin inportazioak eta esportazioak egiten zuen enpresa bat) itzuli nahi zuela esan zuen behin baino gehiagotan. Lehendakaritza utzita, hurrengo geltokia zein izango duen zalantza da orain.
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Albisteak
Kirola
Kultura
zuzenean
STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/22
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
13:30 2012/05/23
KIROLAK
2. B: Lugo - Eibar
18:00 2012/05/27
Joera
Asteartea 22
Asteazkena 23
Osteguna 24
Ostirala 25
Larunbata 26
Igandea 27
Ikusiena
Vídeo El Conquistador | Asamblea: David, Lobo e Ibon, nominados
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo | 'El Conquis 2012' más ardiente que nunca, esta noche en ETB-2
Vídeo El Conquistador | La inmunidad en las fichas: Yeray, vencedor
Vídeo de la batalla de rap, Titín contra McEnroe | Al Rescate
Vídeo El Conquistador | Entre cocos y naranjas anda el juego
Finlandiako bideoak | Tzanpionza | Kiroletan sortzen diren borrokak
'Vaya semanita' Jonan cuenta a sus hijos como conoció a la Nere
Vídeo Joking of: Making of del episodio dieciocho | El Conquistador
Vídeo El Conquistador | Yeray recibe una videoconferencia como premio
En Europa se está propiciando la intolerancia | Hágase la luz
'Nire nia baino ez dut', sormen eta esperimentazio lana | Audioa
GBB-CLA (88-90): Narración final de Muntión y 'el toquecito' del Madrugador
MochilerosTV.com: Josu Lopez desde Tijuana | Audio de levando anclas
Miguel Ángel Revilla: 'Me encontré cagando al Rey Harald de Noruega'
Arqueología del euskera y el patrimonio urbano de las ciudades
'Vaya semanita' Jonan cuenta a sus hijos como conoció a la Nere
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo Final de Copa | Un getxotarra crea el cava de la final de Copa
Vídeo Un trabajador de Celsa Atlantic caminará hasta Barcelona
Vídeo Manifestaciones contra los recortes en Bilbao y Gasteiz
Hallan el cadáver del abogado de Mungia desaparecido | Vídeo
Vídeo de Ibilaldia 2012 | 'Maiatzean meatzean': canción y videoclip
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo del Athletic | Muchas formas de viajar a Madrid | Copa del Rey
Bayern-Chelsea (1-1): Video de los goles de la final de la Champions
Vídeo Final de Copa | Un getxotarra crea el cava de la final de Copa
Video Koparen Bila: Mensaje de los jugadores del Athletic a la afición
Vídeo del Athletic | La Copa de 1984, último título del Athletic
Vídeo del Giro de Italia | Rabottini gana la 15ª etapa y Purito, líder
Final Champions League: Video de la tanda de penaltis | Bayern-Chelsea
Entrenamiento del Athletic en Lezama | Declaraciones De Marcos
Final de Copa del Rey | Athletic-Barça | Llorente | Etxeberria
Vídeo de Jennifer López | Wisin & Yandel: "Follow the Leader"
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Vídeo de Charlize Theron | ''Blancanieves y la leyenda del cazador
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Vídeo de La Noche De | ¿Adivina quienés son estos niños tan monos?
DJ Tiestoren bideoklip berria: We Own The Night | bideoklipa
Versión del tema de Gotye: cinco personas tocando la misma guitarra
Mama Luba kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Satisfaction kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebro taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
The Lazy Song taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
The Lazy Song abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Girls just wanna have fun abestiaren bideoklipa | Bideoklipa
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
You and I abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Black or white abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Saturday Night abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | Buscando el sol abestiaren bideoklipa
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | We are golden abestiaren bideoklipa
Mama Luba abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Thriller kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
© EITB - 2012 - Lege Oharra