Albisteak

Politika

Politika

Ibarretxeren agurra

Politika utziko duela iragarri du Ibarretxek

Naiara Ballesteros

2009/05/06

Lehendakari izan den urte hauetan guztietan babesa eman dioten talde parlamentarioei eta bere Gobernua osatu duten sailburuei eskerrak eman ostean egin du iragarpena.

-SOSLAIA:Ibarretxek Ajuria Eneako ateak itxi ditu.

Juan Jose Ibarretxek aro berri bat hasiko duela eta, beraz, politika utziko duela iragarri du Patxi Lopez lehendakari izendatzeko inbestidura saioan. "Hemen hasi nintzen politika egiten eta hemen utziko diot politika egiteari", nabarmendu.

Erabakia jakinarazi aurretik, lehendakari bezala urte hauetan guztietan babesa eman dioten talde parlamentarioei eta bere Gobernuko kide guztiei eskerrak eman dizkie.

Jarduneko lehendakariak bere sailburuen lana eskertu du eta haiekin behar egitea "ohorea" izan dela adierazi du. Horrez gain, bere alderdiarentzako, EAJrentzako, ere izan ditu hitzak, eta martxoaren 1eko hauteskundeetan euskal gizarteak "lidertza politikoa" EAJri eman ziola ez ahazteko eskatu dio.

Tribunatik jaitsi baino lehen "agur" esan du eta une horretan legebiltzarkideak txaloka hasi dira.

Horrela Juan Jose Ibarretxe lehendakariak ez du Ajuria Enean lo egingo. Ibarretxeren inguruko iturriek jakitera eman dutenez, lehendakari ohia gaur bertan bueltatuko da Laudioko (Araba) etxera eta Ajuria Enea utziko du.

Denboraldi batean atseden hartuko du orain Ibarretxek eta momentuz ez du lan egitasmorik hasiko, iturri berdinen arabera.

Erreakzioak agurrari

Juan Jose Ibarretxeren agurrak hainbat erreakzio eragin ditu Gasteizeko Ganberan. Joseba Egibarrek, "orain negar egiten ari direnei, haserrea amorruan bilakatzeko" eskatu die, bi urte barru, udal eta foru hauteskundeetan, "EAJren indarra erakusteko eta Estatuaren estrategiari erantzuteko".

Egibarrek nabarmendu duenez, Ibarretxe "erreferente bat izan da eta etorkizunean ere izango da".

Jose Antonio Pastor PSEren bozeramaileak uko egin dio Juan Jose Ibarretxek inbestidura saioan adierazitakoari erantzutea, honek politika utziko duela jakin ostean eta "zorte ona" opa dio.

"Egunean zehar astakeri eta irain asko esan dira hemen eta nik esan nahi dizut sozialistak ez garela Euskadi suntsitzera etorri, ezta mendekua hartzera ere", azpimarratu du.

Jesus Mari Larrazabal Eusko Alkartasuneko legebiltzarkidearen hitzetan, Ibarretxek Euskadiren alde egin du lan eta, horregatik, "bizitza zoriontsua" izatea opa dio.

Mikel Arana Ezker Batuakeko legebiltzarkideak ere zorte ona opa dio lehendakari ohiari eta azken 10 urteotan Eusko Jaurlaritza zuzentzen egin duen lana eskertu du, "akatsak ere izan dituen arren".


Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa