Albisteak

Politika

Politika

Karguaren zina egiteko ekitaldia

Patxi Lopezek lehendakari kargua promestu du Gernikako Arbolaren azpian

David Perez

2009/05/08

Juan Jose Ibarretxek makila pasatu dio Juntetxean, eta Lopez karguaz jabetu da Gernikako Arbolaren azpian. Lehendakari berria ez da Jainkoaren aurrean "apaldu", eta "legea errespetatzea" agindu du.

"Eusko lurraren gainean zutonik, zuok hiritarren ordezkarion aurrean, Gernikako arbolaren azpian, asaben gomutaz, Legearen errespetuz, nire agintea ondo betetzeko hitza ematen dut".

Hitz horiekin promestu du Patxi Lopez sozialistak lehendakari kargua Gernikako Arbolaren azpian. Espero zenez, ekitaldiak ez du kutsu erlijiosoa izan. Lopez ez da "Jainkoaren aurrean apaldu", aurreko lehendakeriek ez bezala, eta karguaz jabetzeko formulan beste berrikuntza bat ezarri du, legediaren errespetuaren aipamena, hain zuzen ere.

Ondoren, protokoloaren arabera minutu batzuetako hitzaldia eman badezake ere, Lopezek bi olerki irakurri ditu, bat euskeraz, Kirmen Uriberen "Maiatza", eta bestea gaztelaniaz, Wislawa Szymborska-ren "Nada es dos veces".

"Ez da hitzaldietarako garaia", adierazi du lehendakariak.

Karguaz jabetu eta gero, ohorezko aurreskua eskaini diote, baina oboe bat erabiliz, txistuaren ordez.

Ekitaldia 11:00etan hasi da. Lopez, Ibarretxe eta Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidentea batera sartu dira Juntetxera, Ibarretxek aginte makila eskuan.

Behin barruan, abesbatza batek "Agur Jaunak" kanta abestu du eta Ibarretxek makila pasatu dio lehendakari berriari. Ondoren, Lopezek Koroa, Konstituzioa, Estatutua eta gainerako legedi guztia betetzea promestu du Gernikako Estatuaren ale baten aurrean, eta ez Bibliaren aurrean, orain arte aurreko lehendakariek ohitura zutenez.

Gonbidatuak

Ekitaldian erakundeetako hainbat ordezkari izan dira, hala nola EAEko hiru ahaldun nagusiak; Maria Teresa Fernandez de la Vega eta Manuel Chaves Espainiako Gobernuko presidenteordeak; Javier Rojo Senatuko presidentea; Iñigo Lamarka Ararteakoa eta Miguel Angel Revilla Kantabriako Gobernuko presidentea.

Alderdien aldetik, besteak beste, Eduardo Madina, Ramon Jauregi eta Barbara Durkop sozialistak; Maria Dolores de Cospedal, Antonio Basagoiti, Carlos Urquijo eta Leopoldo Barreda ''popularrak''; Joseba Egibar, Andoni Ortuzar eta Izaskun Bilbao jeltzaleak; Aintzane Ezenarro (Aralar); Rafa Larreina (EA) eta Mikel Arana EBko idazkari nagusia.

Carlos Garaikoetxea eta Jose Antonio Ardanza lehendakari ohiak eta Ibarretxeren Gobernuko sailburu ohi guztiak ere bertan izan dira.

Lehen aldiz, gainera, Guardia Zibilaren eta Espainiako Indar Armatuen ordezkariak ere bertaratu dira Gernikako Juntetxera. Hori dela eta, Patxi Lopezek aginte makila jaso eta gero, ekitalditik alde egin dute Aralarreko kideek, protesta gisa.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa