Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Iniciativa Internacionalista

Epaitegi Gorenak baliorik gabe utzi du Iniciativa Internacionalistaren zerrenda

Erredakzioa

2009/05/16

IIkoek Epaitegi Konstituzionalera jotzeko aukera izango dute eta honek azken erabakia datorren ostirala baino lehen hartu beharko du, orduan hasiko baita ekainaren 7ko bozketetarako kanpaina.

Espainiako Epaitegi Gorenak baliorik gabe utzi du gaur goizaldean Iniciativa Internacionalista-Solidaridad entre los Pueblos koalizioak Europako Parlamenturako hauteskundeetarako aurkeztu zuen zerrenda.

Epaitegi Goreneko hamaika magistratuk eman dute Iniciativa Internacionalistaren zerrenda baliorik gabe uztearen aldeko botoa, eta bostek kontrakoa.

Epaitegi Goreneko magistratuak 17:00etan elkartuko dira berriro, autoa idatzi eta erabakia bateko eta besteko aldeei jakinarazteko.

Estatuko abokatuak eta fiskalak Iniciativa Internacionalistaren zerrenda baliogabetzeko eskaera joan den ostegunean aurkeztu zuten. ETAk bere oinarriko jarraitzaileen morala altxatzeko zerabilen tresnatzat jo zuten.

Luis Ocampo IIko bozeramalearen hitzetan elkartu diren indarrek praktika ''''soilik politikoa dute'''', eta euskal gatazkarako ''''irtenbide elkarrizketatua eskatzen dute'''', azpimarratu du.

Horretaz gain, disidentzia politikoa txikitzeko gezurra darabiltela salatu du Iniciativa Internacionalistako Ocamposek.

Alderdien legearen gehiegizko interpretazioa egin dela uste dute, eta Justizia zein Barne ministroen kontrako kereila jarriko dutela aurreratu zuten.

Iniciativa Internacionalistakoek ondoren Epaitegi Konstituzionalera jotzeko aukera izango dute. Honek berriz azken erabakia datorren ostirala baino lehen hartu beharko du, orduan hasiko baita ekainaren 7ko bozketetarako kanpaina.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa