Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Europako hauteskundeak

EAJk irabazi du Euskal Autonomia Erkidegoan eta PPk Espainian

Sarai Campo

2009/06/08

Lehen datu ofizialen arabera, EAJk alde txikia atera dio PSEri EAEn. PPk, berriz, PSOEk baino milioi erdi bozka gehiago lortu ditu.

Lehen datu ofizialen arabera, EAJk alde txikia atera dio PSEri EAEn. PPk, berriz, PSOEk baino milioi erdi bozka gehiago lortu ditu.

Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) irabazi ditu hauteskundeak Euskal Autonomia Erkidegoan,eta PPk Nafarroan eta Espainian, gaueko 22:00ak aldera jakinarazi dituzten lehen datu ofizialen arabera.

EAJk ia puntu bateko aldea atera dio PSEri EAEn. Lurraldeka; EAJ izan da Bizkaian bozka gehien lortu duen alderdia eta alderdi sozialista, berriz, Araban eta Gipuzkoan.

EAEn hirugarren lekuan bi alderdi daude hamarreko bateko aldearekin, PP (bozken %16a lortu du) eta Iniciativa Internacionalista (%15,9).

EA eta Aralarren koalizioak %5,6a lortu du, Ezker Batuak %1,8a eta UPyDk, berriz, %1,5a.

Gauzak horrela, PPk 23 eserleku lortu ditu (duela bost urte baino bat gutxiago) eta PSOEk 21 (2004ean baino 4 gutxiago).
Nafarroan PPk irabazi egin du bozken %38arekin. PSOEk %31 lortu du, Iniciativa Internacionalistak %11,5, EA/Aralarrek %6,9a, Iuk %3,3a eta EAJk, berriz, %1,8a.

EAJ barnean zeukan koalizioa bozka gehien izan dituen hirugarren zerrenda izan da eta bi eserleku lortu ditu. Izquierda Unidak beste bi lortu ditu eta EAk eta Aralarrek osatzen zuten koalizioak eta UpyDk, bana.

Espainian, PPk PSOEk baino milioi erdi boto gehiago lortu ditu; 6.615.000 bozka eta 6.032.000 hurrenez hurren.





webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa