Albisteak

Politika

Politika

Lozeren (Frantzia)

ETAko ustezko kide batek jendarme bat zauritu du tiroz

Erredakzioa

2009/06/08

ETAko bi ustezko kide auto bat lapurtzen ari zirela harrapatu dituzte, Vasco Press agentziak jakitera eman duenez. Beste auto batean alde egitea lortu dute biek.

Frantziako Jendarmeriako agente bat zauritu du ETAko ustezko kide batek eskuan tiroa emanda, Lozere departamenduan, Europa Press albiste-agentziak terrorismoaren kontrako iturriak aipatuta jakinarazi duenez.

Auto bat lapurtzen ari zirela harrapatu dituzte ETAko bi ustezko kideak, Vasco Press agentziak zabaldu duenez.

Mande herritik gertu gertatu da tiroketa, 13:00 aldera. Citroen C4 Picasso bat lapurtu dute eta batek auto hori hartu du eta besteak beste auto batean jarraitu dio.

Citroenaren jabea lapurretaz ohartu denean Jendarmeriara deitu du eta horrek patruila bat bidali du kasua ikertzera. Hara bidean, C4arekin gurutzatu dira jendarmeak eta autoa berreskuratzera zihoazenean, ETAko ustezko kideetako bat autotik jaitsi da eta bi aldiz egin du tiro, jendarmeetako bat eskuan zauritu duelarik, Vasco Press agentziaren arabera beti ere.

Autoan alde egin dute ETAko bi ustezko kideek, baina autoa utzi eta hirugarren ibilgailu batean jarraitu dute ihesean.

Epervier plana

Frantziako Polizia Judizialak hartu du beregain erasoa ikertzeko ardura. Hala, hatz-markak eta DNAren arrastoak bilduko dituzte ETAko ustezko kideak identifikatze aldera. Era berean, agenteei tiro egiteko erabili duten munizioa ere aztertuko dute, Europa Pressek kontsultatutako iturrien arabera.

Froga horiekin eta agenteen eta beste herritar batzuen lekukotzarekin, ikertzaileek iheslarien nortasunaren berri izan nahi dute. Gainera, dozenaka jendarme lanean jarri dira Epervier Planaren baitan eta hamaika kontrol jarri dituzte eta hiru helikoptero aireratu dituzte ETAko ustezko kideak bilatzeko.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa