Albisteak

Politika

Politika

Europako hauteskundeen ostean

Botoen zenbaketan ustez izandako irregulartasunak salatuko ditu IIk

Euskadi Irratia

2009/06/09

Irregulartasunak baieztatzen badira, hasiera batean zenbatutakoak baino milaka boto gehiago lortuko lituzke Iniciativa Internacionalistak (II) eta EAEko hirugarren indarra bihurtuko litzateke PP gaindituz.

Arnaldo Otegi Euskadi Irratiko Mezularia saioan izan da eta bere esanetan, Hego Euskal Herrian "okerreko hainbat zenbaketa" antzeman dituzte. Kasu esanguratsuena Amezketakoa (Gipuzkoa) da: Iniziatiba Internazionalistari ez diote boto bakar bat zenbatu eta POSI alderdiari, berriz, 113. Kontutan izan behar da orain bost urte 144 boto izan zituela Amezketan ezker abertzalearen zerrenda baliogabetuak.

Otegik jakinarazi duenez, baieztatuta dauzkaten "akatsen zuzenketarekin bakarrik", Iniziatiba hirugarren indarra bihurtuko litzateke Euskal Autonomia Erkidegoan.

Espainiako Estatuan izandako beste hainbat irregulartasun aipatu ditu Elena Martinez hautagaiak Madrile. Martinezek salatu duenez, "hainbat hauteskunde-kolegiotara Madrilgo Gobernu Ordezkaritzaren faxa iritsi zen, esanez Iniziatiba hauteskunde lehiatik kanpo geratu zela eta, beraz, bere boto paperak kendu behar zirela".

Martinezek jakinarazi du zenbaketa oker eta irregulartasun guztiak aztertzen ari direla "inpugnazioak prestatzeko". Otegiren esanetan, "gauza harrigarri asko gertatu dira" eta bere susmoa da, "guzti horien atzean Estatuaren eskua" dagoela.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa