Albisteak
Politika
Erredakzioa
2009/06/19
Eduardo Puelles Garcia Espainiako Poliziako inspektorearen heriotza eragin duen ETAren atentatuaren ostean, alderdi politikoek berehala egin dituzte adierazpenak.
Gaur goizean Arrigorriagan ETAk Eduardo Puelles Garcia Espainiako Poliziako inspektorea erail du bonba-auto baten bidez.
Horren ostean, alderdi politikoek berehala gaitzetsi dute atentatua.
Iñigo Urkullu: "ETA pertsona bat hiltzen duenean, maila batean gizartea ere hiltzen du"
Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidentearen esanetan, ETAk pertsona bat hiltzen duenean, Eduardo Antonio Puelles Garcia Espainiako poliziaren kasuan bezala, "maila batean" gizartea ere hiltzen du.
Erailketaren gaitzespenean indarrean jartzera deitu du, "balorazio politikoak alde batera utzita.
Urkulluren hitzetan, "zoritxarrez, ETA hor dago eta ez da bat-batean agertu dela".
EBBko presidenteak gaineratu duenez, "gaitzespen honetan beharrezkoa da denak oinarrizko giza eskubide baten bortxaketaren kontra azaltzea, pertsona orok bizitzeko duen eskubidearen urraketaren aurka, hain zuzen ere. Hori da gaur, EAJ moduan azpimarratu behar duguna, balorazio politikoak alde batera utzita".
Julio Astudillok (PSE) atentatua gaitzetsi du eta "terrorismoaren aurka batasuna eta sendotasuna" eskatu du.
Julio Astudillo Gipuzkoako Batzar Nagusietako PSE-EEko bozeramaileak atentatua gaitzetsi du eta "demokratei eskatu die demokraziarekin duten konpromezua indartu dezaten", beti ere "terrorismoaren aurka batasunez eta sendotasunez".
Donostian eskaini duen prentsaurrekoan, Astudillok adierazi du "demokratek demokraziarekin eta zuzenbide estatuarekin, bakearekin eta askatasunarekin dugun konpromisoa indartu behar" dutela.
"Batasunetik eta terrorismoaren kontrako tinkotasunetik egin behar dugu, indarkeria erabiltzen dutenak isolatuz eta indarkeriak zentzurik ez duela sinestaraziz, inora eramaten ez duelako, bueltarik gabeko bidea baita", azpimarratu du.
Basagoitik "erabateko babesa" eskaini die bai Lopezen Gobernuari eta baita Espainiakoari ere
Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak "erabat" gaitzetsi du ETAren atentatua eta bai Patxi Lopezen Gobernuari eta baita Espainiako Gobernuari ere bere babesa eskaini die ETA "berriz mehatxua izan ez dadin eta bakean eta askatasunean bizi ahal izateko".
"Badakigu zelan sentitzen diren eurak bezala sentitu izan garelako behin baino gehiagotan. Gure babesa, hurbiltasuna eta elkartasuna eskaintzen dizkiegu", azaldu du.
Basagoitiren ustetan, "terrorismoarekin buka daiteke, familia bat orain gaizki pasatzen ari bada ere" eta beharrezkotzat jo du "legea erabiltzea eta terrorismoak legitimazio sozialik ez izatearen alde lan egitea" ETAk gero eta babes gutxiago izan dezan.
Ezenarrok atentatua gaitzetsi du eta "honelako sarraskien aurrean isiltasuna haustea" eskatu die abertzaleei
Aintzane Ezenarro Aralarko legebiltzarkideak atentatua "gogor" gaitzetsi du eta "herrialde honetan ezkerrekoak eta abertzalekoak diren pertsona guztiei, honelako sarraskien aurrean isiltasuna haustea" eskatu die.
Ezenarrok "herrialde honentzako ezkerreko eta abertzalea izango den etorkizuna eraiki" nahi duela esan du, bere ustez, "horixe baita geure herrialdearentzako proiekturik onena. Hori bai; guk politikaren bidea baino ez dugu erabiliko", azaldu du.
Larrazabalek (EA) sentitzen dutena esatea eskatu die herritarrei
Jesus Maria Larrazabal Eusko Alkartasunako legebiltzarkideak heritarrei "ETAren indarkeriaren aurrean pentsatzen dutena eta sentitzen dutena esatea" eskatu die
Larrazabalek atentatua gaitzetsi egin du eta "gaur suntsituta dagoen familia bat den horri" babesa, elkartasuna eta hurbiltasuna helarazi die.
Gainera, azpimarratu de gizarteak giza eskubideen defentsan bizitzarako eskubidea defendatu behar duela eta "gauzak ez direla konpontzen jendea erailez".
Aranak (EB) "behingoz armak uzteko" exigitu dio ETAri
Mikel Arana Ezker Batua Berdeak taldeko koordinatzaileak "gogor" gaitzetsi du Arrigorriagako atentatua eta "euskal gizartearen gehiengoak eskatzen duen bezala, armak uzteko" exigitu dio ETAri.
Komunikatu baten bidez, Aranak, EBren izenean, elkartasuna helarazi nahi izan die biktimaren familiari eta lankideei, baita Estatuko Segurtasun Indarrei ere. Horiei "bere babes eta hurbiltasun guztia" eskaini die.
Hala, EBko ordezkaritza bat, Arana bera buru duela, atentatua gaitzesteko egiten den ekitaldi orotan egongo dela adierazi du.
Rosa Diezek ETAren aurkako "akordioa sendotzea" eskatu du eta "itxaropen faltsuak" ukatu ditu
Rosa Diez UPyDko Kongresuko diputatuak esan du ETAren azken atentatuaren ostean "terroristak deusezteko akordioa sendotzeko ordua" iritsi dela eta azpimarratu du borroka horretan ezin dela egon "itxaropen faltsurik eta ezin dela "amore eman".
"Minaren aurrean, terroristekin amaitzeko akordioa indartzeko garaia da. Ez dago itxaropen faltsurik ezta zentzurik gabe amore ematerik ere. Izuarekin 40 urtez bizi ostean , herritarren batasunak eta arrazoi demokratikoek baino ez dituzte ETA eta bere ingurua garaituko", adierazi du.
Legez kanpo dagoen ezker abertzaleak esan du beharrezkoa dela "gatazka politikoa konpontzea"
"Eduardo Puelles Garciaren heriotza, azken asteotako atxiloketak eta Jon Anzaren desagerpenak argi uzten dute Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoaren gordintasuna", adierazi dute komunikatu batean.
Gainera, legez kanpo dagoen ezker abertzaleak esan du beharrezkoa dela "premiaz gatazka politikoari heltzea eta askatasunean eta herri honen eskubideetan oinarritutako eszenatoki demokratikoa lortzea".
Atentatua "gizartearen aurkako eraso zuzena" da, Carlos Garcia Adaneroren hitzetan (UPN)
ETAk egindako atentatua "gizartearen aurkako eraso zuzena" dela esan du Carlos Garcia Adanero Union del Pueblo Navarro alderdiko idazkari nagusiak.
Hildako Espainiako Poliziako inspektoreak herritarren "eskubideak eta askatasunak" bermatzeko egitekoa zuen, legeak hala aginduta. Ondorioz, "bere hilketa gizartearen aurkako eraso zuzen bat izan da", UPNko ordezkariaren ahotan.
"Erasoa gaitzesteko ekitaldietan parte hartzeko dei egin" die Nafarroa Baik herritarrei
Hilketa gaitzesteko ekitaldietan parte hartzeko dei egin dio Nafarroa Baik euskal gizarteari.
Nafarroako Parlamentuan aurkeztutako testu batean, polizia nazionalaren "erailketa zitala" eta atentatu "basatia" gaitzetsi ditu NaBaik eta "erasoa gaitzesteko ekitaldietan parte hartzeko dei egin" dio euskal gizarteari.
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Albisteak
Kirola
Kultura
zuzenean
STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/22
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
13:30 2012/05/23
KIROLAK
2. B: Lugo - Eibar
18:00 2012/05/27
Joera
Asteartea 22
Asteazkena 23
Osteguna 24
Ostirala 25
Larunbata 26
Igandea 27
Ikusiena
Vídeo El Conquistador | Asamblea: David, Lobo e Ibon, nominados
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo | 'El Conquis 2012' más ardiente que nunca, esta noche en ETB-2
Vídeo El Conquistador | La inmunidad en las fichas: Yeray, vencedor
Vídeo de la batalla de rap, Titín contra McEnroe | Al Rescate
Vídeo El Conquistador | Entre cocos y naranjas anda el juego
Finlandiako bideoak | Tzanpionza | Kiroletan sortzen diren borrokak
'Vaya semanita' Jonan cuenta a sus hijos como conoció a la Nere
Vídeo Joking of: Making of del episodio dieciocho | El Conquistador
Vídeo El Conquistador | Yeray recibe una videoconferencia como premio
En Europa se está propiciando la intolerancia | Hágase la luz
'Nire nia baino ez dut', sormen eta esperimentazio lana | Audioa
GBB-CLA (88-90): Narración final de Muntión y 'el toquecito' del Madrugador
MochilerosTV.com: Josu Lopez desde Tijuana | Audio de levando anclas
Miguel Ángel Revilla: 'Me encontré cagando al Rey Harald de Noruega'
Arqueología del euskera y el patrimonio urbano de las ciudades
'Vaya semanita' Jonan cuenta a sus hijos como conoció a la Nere
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo Final de Copa | Un getxotarra crea el cava de la final de Copa
Vídeo Un trabajador de Celsa Atlantic caminará hasta Barcelona
Vídeo Manifestaciones contra los recortes en Bilbao y Gasteiz
Hallan el cadáver del abogado de Mungia desaparecido | Vídeo
Vídeo de Ibilaldia 2012 | 'Maiatzean meatzean': canción y videoclip
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo del Athletic | Muchas formas de viajar a Madrid | Copa del Rey
Bayern-Chelsea (1-1): Video de los goles de la final de la Champions
Vídeo Final de Copa | Un getxotarra crea el cava de la final de Copa
Video Koparen Bila: Mensaje de los jugadores del Athletic a la afición
Vídeo del Athletic | La Copa de 1984, último título del Athletic
Vídeo del Giro de Italia | Rabottini gana la 15ª etapa y Purito, líder
Final Champions League: Video de la tanda de penaltis | Bayern-Chelsea
Entrenamiento del Athletic en Lezama | Declaraciones De Marcos
Final de Copa del Rey | Athletic-Barça | Llorente | Etxeberria
Vídeo de Jennifer López | Wisin & Yandel: "Follow the Leader"
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Vídeo de Charlize Theron | ''Blancanieves y la leyenda del cazador
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Vídeo de La Noche De | ¿Adivina quienés son estos niños tan monos?
DJ Tiestoren bideoklip berria: We Own The Night | bideoklipa
Versión del tema de Gotye: cinco personas tocando la misma guitarra
Mama Luba kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Satisfaction kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebro taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
The Lazy Song taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
The Lazy Song abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Girls just wanna have fun abestiaren bideoklipa | Bideoklipa
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
You and I abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Black or white abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Saturday Night abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | Buscando el sol abestiaren bideoklipa
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | We are golden abestiaren bideoklipa
Mama Luba abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Thriller kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
© EITB - 2012 - Lege Oharra