Albisteak

Politika

Politika

ETAren atentatua Arrigorriagan

ETAren kontrako borrokan "indar guztiekin" lagunduko duela adierazi du Sanzek

Erredakzioa

2009/06/19

Nafarroako Gobernuaren esanetan, atentatuak "bizitzeko eskubidearen mespretxua erakusten du eta gaitasun demokratikoa deuseztatu nahi du, biktimak erakundeen eta Legearen zerbitzura lan egiten zuelako".

Nafarroako Gobernuak “gogor” gaitzetsi du Arrigorriagan ETAk egin duen “hilketa koldarra” eta Jaurlaritzari terrorismoaren kontra “indar guztiekin” lagunduko diola agertu du.

Miguel Sanz gobernuburuak eman du Gobernuak onartutako testuaren berri, eta bertan atentatuak “bizitzeko eskubidearen mespretxua” erakusten duela eta “biktimak erakundeen eta Legearen zerbitzura” lan egiten zuenez “gaitasun demokratikoa deuseztatu” nahi duela azaltzen dute.

Gobernuaren eta “Nafarroako gizartearen” izenean “doluminak eta elkartasuna” helarazi die Eduardo Puellesen emazteari, seme-alabei eta sendiari.

Era berean, doluminak eman dizkie “Eusko Jaurlaritzari eta Patxi Lopez lehendakariari hilketa krudelak sortutako momentu txarrak bizitzea egokitu zaiolako”.

Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak ETAren kontra egiteko “indar guztiekin” lan egiteko prestutasuna eskaini dio, “mehatxuan eta hilketan babestuta gizarte demokratikoa izutu nahi duten kriminal guztiak” harrapatzeko.

Estatuko Segurtasun Indarrei eta Espainiako Poliziari ere “elkartasuna, doluminak, babes politiko pertsonala eta instituzionala” helarazi die “horien bitartez terrorismoaren gaitza amaitzeko”.

Azkenik, deia egin die herritarrei “indarkeriaren kontrako manifestazioetan parte har dezaten”.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa