Albisteak

Politika

Politika

Diputatuen Kongresua

Poliziaren "sakrifizio pairamentsua" azpimarratu dute Kongresuko alderdiek

Erredakzioa

2009/06/19

Jose Antonio Alonso bozeramaile sozialistak irakurritako adierazpen bateratuan, Arrigorriagan egindako atentatua gaitzetsi eta ETA "Zuzenbidezko Estatuaren bidez" garaitzeko konpromisoa berretsi dute.

Zuzenbidezko Estatua defendatzeko Segurtasun Indarren "lan pairamentsua eta sakrifizioa" goraipatu dituzte gaur indar politikoek eta agente sozialek eta "kemen demokratikoarekin" ETAri aurre egiten jarraitzeko konpromisoa berretsi dute.

Diputatuen Kongresuan adostutako adierazpen instituzionalean, Ganberan ordezkaritza duten alderdiek eta agente sozialek (enpresarien elkarteek eta sindikatuek) ETAri aurre egiteko konpromisoa berretsi dute, "kemen eta indar demokratikoarekin garaitu arte".

Jose Antonio Alonso PSOEko bozeramaileak irakurritako adierazpenean, ETAk gaur Arrigorriagan (Bizkaia) egindako atentatua (poliziaburu baten erailketa) gaitzetsi dute eta "Zuzenbidezko Estatuaren bidez" ETA garaitzeko konpromisoa berretsi dute.

"ETAk zerbitzari publiko bat hil du eta demokratei erronka bota die berriro, baina sekula ez ditu bere helburuak lortuko, ezta terroristekin amaitzeko dugun gogo bizia zapuztu ere", dio komunikatu bateratuak.


Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa