Albisteak

Politika

Politika

Atentatua

Azken agurra Eduardo Puellesi

2009/06/20

Hileta-kapera itxi ostean, inspektorearen gorpua elizara eraman dute. Atzetik honen alarguna, seme-alabak, ama eta poliziaren senideak joan dira.

ETAk atzo hil zuen Eduardo Puelles poliziaren hileta, arratsaldeko 13.00tan hasi da Bilboko San Jose elizan.

Bilboko gobernu zentralaren ordezkaritzan izan den hileta-kapera itxi ostean, inspektorearen gorpua hogei metrora dagoen San Jose elizara eraman dute. Atzetik honen alarguna, seme-alabak, ama eta poliziaren senideak joan dira.

Ehunka pertsona bildu dira elizan eta txaloka jaso dute Eduardo Puellesen gorpua. Hilkutxa 8 poliziek eraman dute, bi polizia talde bakoitzeko: Polizia Nazionala, Guardia Zibila, Ertzaintza eta Bilboko Udaltzaingoa.

Asturiaseko printzeak izan dira hileta-elizkizunaren buruak . Elizara bertaratu dira ere bai Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako presidenteordea, Javier Rojo Senatuko presidentea eta Patxi Lopez lehendakaria, besteak beste.

Bestalde, arratsaldeko 18:00etan Bilbon manifestazioa izango da Patxi Lopez lehendakariak deituta ''''por la libertad. ETA no. Askatasuna'''' lelopean. Manifestazioa Jesusen Bihotza plazatik irtengo da eta Bilboko Udaletxean bukatuko dute.

Hil-kapera

Batasun giroa nabarmena izan zen atzo Eduardo Puelles 49 urteko polizia nazionalaren hil kaperan. Rodriguez Zapatero Espainiako presidentea, Alfredo Perez Rubalkaba barne ministroa, Rodolfo Ares barne sailburua eta Mariano Rajoy oposizioko buruzagia hil kaperan izan ziren, hildakoaren familiari elkartasuna adierazten eta Eusko Jaurlaritzari babesa ematen.

Bertan izan ziren ere bai Jaurlaritzako sailburuak, Eusko Alderdi Jeltzaleko eta PSE-EEko buruzagiak, Migel Sanz Nafarroako presidentea eta Guardia Zibila, Polizia Nazional, Ertzaintza eta Espainiako armadako ordezkariak ere.

Ertzaintzaren, Guardia Zibilaren eta Polizia Nazionalaren bina agentek zaindu zuten uneoro bandera espainol batez estalita zegoen hilkutxa.

Rodriguez Zapaterok polizia merituaren urrezko domina eman zion hildako poliziaren alargunari.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa