Albisteak

Politika

Politika

Gasteizen

Eusko Legebiltzarrak Eduardo Puelles omenduko du gaur

Erredakzioa

2009/06/22

Ekitaldia 13:00etan izango da. Ordu horretan, Legebiltzarreko talde guztien artean adostutako adierazpen bat irakurriko dute atentatua gaitzesteko.

Eduardo Puelles iragan ostiralean ETAk bonba-auto baten bidez hildako polizia nazionalaren omenaldi ekitaldiekin jarraituko dute astelehen honetan.

Eusko Legebiltzarrak omenaldia egingo dio gaur Gasteizeko egoitzan. Bertan, Puellesen alarguna eta semeak egongo dira, terrorismoaren biktimen elkarte gehienen ordezkariez gain.

Ekitaldia 13:00etan izango da Legebiltzarraren kanpoaldean, terrorismoaren biktimen omenez jarritako eskulturaren ondoan.

Arantza Quiroga Legebiltzarreko presidenteak elkarretaratzea deitu du egoitzaren aurrean 12:45erako.

Ondoren, Legebiltzarra osatzen duten talde guztiek adostutako adierazpen bat irakurriko dute atentatua gaitzesteko.

Eusko Legebiltzarrak horrelako ekitaldi bat antolatzen duen laugarren aldia da. Lehenengoa, iragan urteko maiatzean izan zen, ETAk Juan Manuel Piñuel guardia zibila hil zuenean Legution. Bigarrena irailean izan zen Luis Conde armadako brigadaren heriotzagatik eta hirugarrena abenduan, Inaxio Uriaren aurkako atentatuaren ostean.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa