Albisteak

Politika

Politika

Barne Ministerioa

"Bere jarduna hasi gabe zuen ETAren taldea eratzen zuten atxilotuek"

Erredakzioa

2009/06/23

Antonio Camacho Estatuko Segurtasun idazkariak esan duenez, Poliziak ezin du baieztatu hiru atxilotuek AHTren kontrako sabotajeetan parte hartu dutela. Horrez gain, Gipuzkoako operazioak "izaera prebentiboa" izan duela nabarmendu du.

Gipuzkoan gaur goizaldean Espainiako Poliziak atxilo hartutako lagunak fitxatu gabe zeudela, ETAren talde bat eratzen zutela eta atentatuak egiteko prest zeudela jakinarazi du Barne Ministerioak. Alabaina, taldeak oraindik bere jarduna hasi gabe zuela ere zehaztu dute.

Antonio Camacho Estatuko Segurtasun idazkariak azaldu duenez, "bere jardun terrorista hasi gabe zuen taldea eratzen zuten, baina atentatuak egiten hasteko baldintzetan zegoen". Atentatuak "berehala" egiteko behar zuten guztia zutela erantsi du.

Camachok adierazi du operazioa Donostiako Lurralde Brigadak eta Informazio Orokorreko Komisariak burutu duela. Operazio horrek "izaera prebentiboa" izan duela azpimarratu du eta, beraz, talde hori deseginda "mina eta sufrikarioa" ekidin direla.

Konfiskatutako materiala

Camachok ohartarazi du operazioan zehar Usurbilen, Astigarragan, Lasarten eta Donostian egindako lau miaketetan 75 kilotik gora lehergai, 65 kilo nitrato amoniko eta amonala egiteko erabili ohi den aluminio hautsaren hamar kilo atzeman dituztela.

Gainera, miaketa hauetan 25 metro detonatzeko soka, lehergaiak egiteko materiala, ordenagailuak walky-talkieak eta girgilu batzuk atzeman dituzte.

Ez dute sabotajerik egin

Camachok zehaztu gu atzemandako materialean bonba-lapak egiteko materiala aurkitu dutela, hala nola, ostiralean Eduardo Puelles Poliziako inspektorea hil zuen atentatuan erabili zutenaren modukoak egiteko.

Atxilotuek ''Euskal Y''aren aurka egindako sabotajeetan parte hartu dutenentz galdetu diotenean, Barne Saileko bigarren arduradunak esan du momentuz Poliziak ez daukala "frogatua" sabotaje horiekin lotura dutenik.

Bestalde, Francisco Javier Velazquez Lopez Polizia eta Guardia Zibileko zuzendari orokorrak iragarri duenez, "Polizia, Guardia Zibila eta Ertzaintza elkarlanean arituz gero, gaur gaueko operazio gehiago egongo dira"

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa