Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Protestak

Garoñaren aldekoek eta kontrakoek Madrilera eraman dituzte euren aldarriak

Erredakzioa

2009/06/24

Zentrala 2019 arte zabalik uzteko exijitu diote Garoñako langileek Espainiako Gobernuari. Ekologistek, berriz, berehala ixteko eskatu dute. Zapateroren Exekutiboak uztailaren 5a baino lehen jakinarazi beharko du bere erabakia.

Garoñako (Burgos) zentral nuklearreko ehun langilek inguru elkarretaratzea egin dute gaur Diputatuen Kongresuaren atarian, Madrilen, Espainiako Gobernuari zentrala itxi ez dezala exijitzeko.

Manifestariek "Garoñak Zapaterok baino lanpostu gehiago sortzen ditu", "Garoña asegurua da, jarraitutasuna" eta "Zapatero, entzun, Garoña borrokan da" aldarriak oihukatu dituzte, eta Zapaterok 2019 baino lehen ixten badu, PSOEk hauteskunde programa "urratu" egingo duela ohartarazi du.

Oinezkoei banatu dizkieten txostenetan, langileek azaldu dute sozialistek zentralen "bizitza erabilgarria amaitzean" promestu zutela zentralak ixtea, eta Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak 2019ra arte luzatu duela Garoñarena.

Halaber, Garoña itxiz gero "mila sendik baino gehiagok" lanpostua galduko dutela ohartarazi dute.

Zentralan lanean denbora gehien daraman langileak, Rodolfo Gutierrezek, azpimarratu du Garoña "lehiakorra eta asegurua" dela. Hain zuzen ere, 30 urte daramatza zentralan, mantentze lanak egiten.

Espainiako Gobernuak uztailaren 5a baino lehen erabaki behar du zentrala itxi edo zabalik utzi. Duela aste batzuk, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak beste 10 urtez zabalik jarraitzeko baimena eman zion, baina segurtasun neurriak hobetzea jarri zuen baldintza. Azken hitza, baina, Zapateroren Gobernuak dauka.


Ekologisten protesta

Bestalde, Ekologistak Martxan eta Greenpeace erakundeetako 40 bat lagunek Garoñako zentrala ixteko manifestazioa egin dute Madrilen, Industria Ministerioaren aurrean. Protesta berezia izan da eta ekimen sinbolikoa egin dute, izan ere, zentrala "berehala" ixteko giltza entregatu dute.


Ekologistak Martxaneko koordinatzaileak, Luis Gonzalez Reyesek, azpimarratu duenez, Garoñak ez ditu segurtasun baldintzak betetzen, hainbat pitzadura ditu, amortizatuta dago eta Estatuko argindar hornikuntza bermatzeko ez da beharrezkoa.


Carlos Bravo Greenpeaceko arduradunak zentrala ixteko eskatu dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteari, zentral nunklearrak ixteko konpromisoa hartu zuelako eta, beraz, "koherentziaz" jokatzeko. Bere ustez, gizartearen gehiengoa itxieraren alde dago eta Endesak eta Iberdrolak baino ez dute nahi zentrala mantentzea, "euren diru-gosea asetzeko".


Lanpostuak

Garoñako beharginek euren lanpostuak galdu ditzaketela eta, Gonzalezek esan du zentralaren itxierak lanpostu kopurua bikoiztuko lukeela; izan ere, "zentrala desegiteak 10-15 urteko lana suposatzen du".

Egun, energia berriztagarriekin nahikoa dela adierazi du. "Espainiak esportatzen duen herena sortzen du Garoñak. Beraz, zentrala ez da nahitaezkoa", erantsi du.

zuzenean

Legebiltzarra

streaming
Legebiltzarra
09:30 2012/02/10

Emisioa ikusi

  • streaming
    'Gaur Egun-1', zuzenean
    13:58 2012/02/10

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Lasa-Zubieta / Xala-Laskurain
    18:30 2012/02/10

  • deportes
    2. B: Amorebieta- Gim. Torrelavega
    16:00 2012/02/11

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Titin-Merino / Irujo-Barriola
    17:00 2012/02/12

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa