Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Itxieraren inguruko eztabaida

Zapatero: "Garoñako itxieran segurtasunari emango zaio lehentasuna"

Erredakzioa

2009/06/24

Bestalde, Espainiako Gobernuak zentral nuklearraren baimena luzatzea erabakitzen baldin badu, baldintza berriak ezartzea erabaki du Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak.

Garañako zentralaren jarraipenean edo itxieran, batez ere, segurtasunari emango zaiola lehentasuna esan du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak. Ildo horretan, argi utzi du segurtasuna oinarri hartuta erabakiko duela Garoñari dagokionez, zer egin, eta inola ere, interes ekonomizista batetik.

"4 edo 5 urteko luzapena" eskatzen duen Duran y Lleida CiUko bozeramaileri erantzun dio Zapaterok. Datorren ostiraleko Ministroen Kontseiluan edo hurrengoan erabakiko da arazoa.

Zapaterok esan duenez, "energia nuklearra erabiliko dugu beharrezko heinean" eta "hondakinen arazoa kontutan hartuta".&' || 'nbsp;

Miguel Sebastian Industria ministroaren arabera, Garoñako zentralaren etorkizunari buruz Gobernuak hartzen duen erabakia alde batera utzita, gaur egun, Espainiako elektrizitate-hornidura bermatzeko "ordezkaezina" da energia nuklearra.

CSN

Bestalde, Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak (CSN) baldintza berriak ezarri ditu, Gobernu zentralak Santa Maria de Garoñako (Burgos) zentralaren baimena luzatzea erabakitzen baldin badu. Nahiz eta bi, lau edo sei urterako luzapena izan bete beharko ditu zentralak baldintza horiek. Aurretik hamar urteko luzapena eskatu zion zentraleko jabeak CSNri eta honek baiezkoa eman zion 15 baldintza beteta.

zuzenean

Legebiltzarra

streaming
Legebiltzarra
09:30 2012/02/10

Emisioa ikusi

  • streaming
    'Gaur Egun-1', zuzenean
    13:58 2012/02/10

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Lasa-Zubieta / Xala-Laskurain
    18:30 2012/02/10

  • deportes
    2. B: Amorebieta- Gim. Torrelavega
    16:00 2012/02/11

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Titin-Merino / Irujo-Barriola
    17:00 2012/02/12

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa