Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Bilbo

Alderdiei batasuna berreskuratzeko esfortzua egin dezaten eskatu die Aresek

Erredakzioa

2009/06/26

Abusu auzoko ehunka lagunek Eduardo Puellesen familia babestu dute egin duten kontzentrazio isilean. Ondoren, El Buen Pastor elizan meza egin dute Puellesen oroimenez.

Bilboko Abusu auzoko 300 bizilagun baino gehiagok Eduardo Puellesen familiari elkartasuna adierazi diote gaur eta isilean kontzentrazioa egin dute. ETAk hil zuen Puelles Polizia Nazionaleko inspektorea iragan ostiralean, Arrigorriagan.

19:45ean hasi da kontzentrazioa Ibai Eder parkean, ''Por la libertad. ETA no. Askatasuna. ETA ez'' zioen pankarta bat buru zuela. Pankarta horren atzean, besteak beste, Paqui, Ruben eta Asier hildako poliziaren alarguna eta semeak, Josu bere anaia eta beste senitarteko batzuk.

Horrez gain, Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko ordezkaria EAEn, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak, Jose Antonio Pastor Bizkaiko sozialisten idazkari nagusiak, Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak eta Bilboko Udaleko EAJko, PPko eta PSEko zinegotziek parte hartu dute elkarretaratzean.

15 minutu isilean izan ostean, txaloak jo dituzte partehartzaileek Abusuko El Buen Pastor eta Santa Teresita elizetara joan aurretik. Bertan Eduardo Puellesen oroimenez meza egin dute.

Ares

Kontzentrazioaren amaieran, Eduardo Puellesen familia babesteko iragan larunbatean Bilbon egindako manifestaldi jendetsuaren inguruan piztutako polemikarekin amaitzeko eskatu die Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak alderdi politikoei.

"Denak batera izan ginen manifestazioan eta hori da euskal gizarteari helarazi diezaiokegun mezurik hoberena, eta baita ETAri ere", goraipatu du.




webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa