Albisteak

Politika

Politika

Kontrol saioa

Aresek kritikatu egin du "kaputxadun" ertzainak telebistan agertu izana

Erredakzioa

2009/06/26

Agenteek Espainiako telebista kate batean salatu zutenez, Ibarretxeren Gobernuak ETAri eta bere inguruari aurre ez egiteko agindua eman zuen. EAJk bi ertzain horien izenak eskatu dizkio Herrizaingo Sailari.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak kritikatu egin du bi "kaputxadun" ertzain Antena 3ko programa batean agertu izana. Agenteek telebistan azaldu zutenez, ETAri eta bere inguruari aurre ez egiteko agindua jaso zuten Ibarretxeren Gobernutik.

Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, EAJk bi "ustezko ertzain" horien izenak jakinarazteko eskatu dio Aresi. Elkarrizketatuak Ertzaintzako benetako kideak ote diren ere argitzeko exijitu diote Herrizaingo sailburuari.

Erantzuna eman duenean, Aresek azaldu du Jose Antonio Varela Ertzaintzako zuzendariak barne ikerketa abiarazi duela elkarrizketa eta bertan esandakoak argitzeko. Sailburu sozialistak ikerketaren ondorioak publiko egiteko konpromisoa hartu du.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa