Albisteak

Politika

Politika

Batasunaren ilegalizazioa

Eta orain, zer?

Erredakzioa

2009/07/01

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak berretsi egin zuen atzo Batasunaren ilegalizazioa, baina alderdi abertzaleari azken aukera geratzen zaio: Helegitea aurkeztea auzitegi horren bertan.

Giza Eskubideen Europako Auzitegia helegite prozesu luzearen azken geltokia da Batasunarentzat Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi zuenetik 2003ko martxoan.

Estrasburgok arrazoia eman zion atzo Espainiari, eta berretsi egin zuen alderdi abertzalearen ilegalizazioa, baina Batasunak helegitea aurkez dezake oraindik auzitegi horretan bertan.

Oraingoz Batasunaren lehentasuna epaiaren argudioak aztertzea da, baina Arnaldo Otegik prentsaurrekoa eskainiko du gaur eta baliteke haien asmoen berri ematea.

Helegitea aurkeztu nahi badute, hiru hilabeteko epea izango dute egiteko.

Lehenik eta behin bost epailek erabakiko lukete helegitea izapidetu edo ez. Baiezkoa emango balute, auzia Estrasburgoko Ganbera Nagusira pasatuko litzateke. Hori izango zen, hain zuzen ere, Batasunaren azken itxaropena atzoko epaiaren ostean.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa